FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

 

Pribatutasun politika



1. Datu pertsonalen babesa

Web guneko datuen bilketarako formularioen bitartez bildutako datuak izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatizatuan sartuko dira, eta fitxategi horren arduraduna FEMP izango da.

Erakunde horrek jasotako datuak konfidentzialtasunez eta Erabiltzaileekin duen harremana kudeatzeko helburu hutsez erabiliko ditu. Halaber, FEMP-k datuak baliogabetu, ezabatu edo/eta blokeatu egingo ditu, zuzenak ez direnean, osorik ez daudenean edo bere helbururako beharrezkoak izateari utzi diotenean, datuen babeserako legedian aurreikusitakoaren arabera.

Dagokion formularioko “bidali” botoiari sakatuz gero, Erabiltzaileak beren beregi ematen du baimena bere datuak merkataritza komunikazioak bidaltzeko erabili ahal izateko, posta elektronikoz edo beste edozein bide erabiliz.

Datuen bilketarako formularioetan, asterisko batez adierazitako eremuak ezinbestean bete behar dira eta, ondorioz, Erabiltzaileak ez baldin baditu ematen dagozkion datuak, FEMP-ek eskubidea izango du dagokion zerbitzua ez emateko.

Erabiltzaileak eskubidea izango du emandako baimena atzera botatzeko eta bere datuetara sartzeko eta haiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta haien aurka jartzeko. Horretarako 1. eranskinean adierazten den helbidera zuzendu beharko da, eta argi eta garbi adieraziko du zein den erabili behar duen eskubide zehatza.

FEMP-k ekainaren 6ko 994/1999 Errege Dekretuz onetsitako Segurtasun Araudiak eskatzen dituen segurtasun mailak hartzen ditu. Aurrekoa horrela izanik ere, segurtasun teknikoa internet bezalako medio batean ez da erasoezina, eta filtrazioak gerta daitezke, beste batzuen jarduketa desegokiak direla eta.

2. Izaera ez legezkoa edo desegokia duten jardueren jakinarazpena 

Erabiltzaileak edo interneteko beste edozein erabiltzailek jakingo balute Loturak dituzten Guneek eduki edo zerbitzu ez legezkoak, kaltegarriak, iraingarriak, indarkeriaren aldekoak edo moralaren aurkakoak dituzten guneetara bidaltzen dituztela, FEMP-rekin harremanetan jarri ahal izango da, honako hau adieraziz:

a) Jakinarazlearen datu pertsonalak: izena, helbidea, telefono zenbakia eta posta elektroniko helbidea;

b) Loturiko Gunearen izaera ez legezkoa edo desegokia erakusten duten gertakarien deskribapena;

c) Eskubideen bortxaketa gertatuz gero, besteak beste jabetza intelektuala edo industriala, zapaldu den eskubidearen titularraren datu pertsonalak, pertsona hori jakinarazlea ez denean. Halaber, eskubideen titularraren legezkotasuna bermatzen duen titulua ere aurkeztu beharko du eta, hala denean, titularraren kontura aritzeko ordezkaritza erakusten duena, pertsona hori jakinarazlea ez denean;

d) Erreklamazioan biltzen den informazioa zuzena izatearen beren beregiko adierazpena.

FEMP-k klausula honetan aurreikusten den jakinarazpena jaso izanak ez du esan nahi, informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko urriaren 12ko 34/2002 Legean xedatutakoa kontuan izanik, jakinarazleak adierazi dituen jarduerak edo/eta edukiak benetan ezagutzen direnik.