FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Hautesle-errolda apirilaren 11ra arte kontsulta daiteke


2011ko maiatzaren 22an, 34.567.304 hauteslek bozkatu ahal izango dute udal hauteskundeetan, 19.328.936 hauteslek hamahiru autonomia-erkidegoetan egingo diren hauteskunde autonomikoetan eta 114.584 hauteslek Ceuta eta Melilla hiri autonomoetako Batzarretan. Hautesle-errolda gaurtik aurrera eta apirilaren 11ra arte kontsulta daiteke udaletxeetan eta Hauteskunde Erroldaren Bulegoaren probintziako ordezkaritzetan


 
Atzerrian dauden Espainiako hautesleek egun horietan kontsultatu ahal izango dituzte beren izen‑emate datuak dagokien kontsuletxeetan. Udaletan baliabide informatikoen bitartez egin daiteke kontsulta, eta, horretarako, aurrez identifikatu beharko da interesduna. Baliabide horiek ez izanez gero, hautesle-zerrendetako materiala aurkeztu beharko du.
 
Estatistikako Institutu Nazionalak ohar baten bidez jakitera eman duenez, apirilaren 4tik 11ra egin ahal izango dira erreklamazioak, baldin eta hautesle-erroldan jasotako datuetan akatsik edo ez-esaterik badago. Erreklamazioak udaletxeetan, kontsuletxeetan edo Hauteskunde Erroldaren Bulegoetako probintzia ordezkaritzetan aurkeztu ahal izango dira.
 
Errolda-txartelak
 
Hauteskunde Erroldaren Bulegoak errolda-txartel bana igorriko dio hautesle bakoitzari apirilaren 25etik aurrera. Txartelean bozkatzeko mahaia, lokala eta lokalaren helbidea emango zaizkio ezagutzera.
 
Hauteskunde Erroldaren Bulegoaren probintzia ordezkaritzek beren eskumeneko gaiei (erroldan izena ematea, posta bidez bozkatzea, hauteskunde lokalak, errolda txartelak, eta abar) buruzko kontsultak argituko dituzte bulegoetan eta telefono bidez (901 101 900).
 
Internet bidez kontsultatzea
 
Estatistikako Institutu Nazionalaren webgunean (http:/www.ine.es) eskuragarri dago hautesle-erroldari buruzko informazioa: kontsulta honetarako datu interesgarriak, indarren dagoen errolda, erreklamazioak, posta bidez bozkatzea, epeak, lege-araudia eta izena eman dutenen zenbaketak.
 
Hautesle guztiek kontsulta ditzakete hauteskunde-mahaiei eta lokalei buruzko datuak. Gainera, egiaztagiri digitala duten hautesleek izen‑emate datuak kontsulta ditzakete hautesle-erroldan.

Erlazionaturiko dokumentuak

Erlazionaturiko dokumentuak

Nota

(0.0Kb)