FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Tokiko gobernuen lankidetza-ahalmena, krisiaren kontrako aukera


Tokiko gobernuek gainerako administrazioekin eta gizartearekin lankidetzan aritzeko duten ahalmena krisiaren kontra borrokatzeko aukera bat da. Hori dela-eta, eragile dinamizatzaile eta enplegu eta garapen iraunkorraren bultzatzaile gisa dagokien espazioa erreklamatzen dute. Ideia horri buruz mintzatu da gaur Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioaren presidente Pedro Castro, Madrilen egin den Nueva Economía eztabaida-foroan.



Maiatzaren 22an egingo diren tokiko hauteskundeak erreferentzia hartuta, tokiko gobernuak lurraldearen gizarte-kohesioaren bermatzaileak direla-eta «ahaleginak batzeko» eta Espainiaren interesak edozein hauteskunde lehentasunen gainetik jartzeko unea dela adierazi die Pedro Castrok bildutako 250 pertsonei eta kazetari multzo handiari
Lurralde bakoitzean lehiakortasuna sustatzeko, ekonomia dinamizatzeko eta enplegua sortzeko ekonomiako eta gizarteko eragileekin akordioak sustatzeko eskatu die Getafeko alkateak administrazioei, zehazki, autonomia erkidegoei. Udalak izango lirateke akordio horien buru tokiko esparruan, alkateren hitzetan, «baliabideak etekin bihurtzeko gaitasun handiena haiek dutelako».

Pedro Castrok adierazi du, baita ere, udalak krisiaren eraginik zitalenak arintzen ari direla, nahiz eta ez duten baliabide nahikorik, eta herritar guztiei oinarrizko zerbitzuak eskaintzen dizkietela kalitate berarekin eta berdintasun baldintzetan.

Espainiako Probintzien eta Udalerrien presidenteak gogorarazi du nahitaezkoak ez diren gastuak hartzen dituztela beren gain tokiko gobernuek eta haiek beren aurrekontuaren ia % 26 direla. Horren azalpena da gehienbat ez dagozkien eskumenak hartzen dituztela beren gain, eta, horrekin lotuta, tokiko eskumenak argituko dituen esparru juridiko berria eskatu du, baita aurreikus daitekeen finantzaketa eredu nahiko, bidezko eta aurreikusgarri berri bat ere.

Horren harira, udalak finantzatzen laguntzeko –autonomia erkidegoak zergetan parte hartzearen bidez (PICA)– agindu konstituzionala bete dezatela eskatu die autonomia erkidegoei Espainiako Probintzien eta Udalerrien presidenteak.

Pedro Castroren hitzaldiaren bideoa ikusteko esteka:
http://www.youtube.com/watch?v=jox9wN6PnSg&feature=player_embedded#at=46

Erlazionaturiko dokumentuak

Erlazionaturiko dokumentuak

Nota

(0.0Kb)