Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioaren idazkari nagusi Isaura Lealek eta Enplegu Berdintasunaren Aldeko eta Diskriminazioaren Kontrako zuzendari nagusi Carmen Navarrok inauguratu dituzten jardunaldiek administrazio publikoko langileentzako berdintasun politiken eta barne planen ezarpena zabaltzea dute helburu. Horretarako, hiru administrazio publikoen esparruan, arlo horretan izandako jardunbide egokiak aztertuko dira, besteak beste.
Politika publiko guztietako aukera berdintasunarekiko Federazioaren konpromisoa eta berdintasun planak tokiko gobernu guztietara zabaltzeko beharra nabarmendu du Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioaren idazkari nagusi Isaura Lealek. Berdintasun plan horiek lana eta familia bizitza uztartzeko neurriak bilduko dituzte, baita tratu eta aukera berdintasunari buruzkoak ere, arlo guztietan. Isaura Lealek bereziki azpimarratu zituen azken urteetan egin diren aurrerapen handiak emakumeek tokiko bizitzan parte-hartzeari dagokionez, eta erantsi zuen bide horretatik jarraitu behar dugula gizarte inklusiboago, orekatuago eta kohesionatuagoa lortzeko.
Bestalde, Carmen Navarro zuzendari nagusiak Tokiko Gobernuak aukera berdintasuneko politikak modu transbertsalean aplikatzeko egiten ari diren ahalegin handiak aitortu ditu alde batetik, eta, bestetik, gure herrialdeko araudian egin diren aldaketei esker lortu diren aurrerapenak ere goraipatu ditu, batez ere Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako Legeari dagokionez.