Hondamendiengatiko kalteak ordaintzeko 131,5 milioiko kreditua onartu da, eta diputazioek kudeatuko dute
Apirilaren 16ko Ministro Kontseiluak Lurralde Politikako Ministerioaren aurrekontuan aparteko kreditu bat –131.554.000 eurokoa, hain zuzen ere–, ematea onartu zuen, probintzia-diputazioen eta irletako kabildoen udal-mailako azpiegitura eta ekipamenduetan eta errepide-sarean izaten diren kalteak ordaintzera bideratutako dirulaguntzak emateko.
Neurri hori aurtengo errege-dekretuan jasota dago, hura ere 2010ekoa, legearen aplikazio-eremua handitzen duenean (3/2010 Legea, zenbait autonomia-erkidegotan izandako baso-suteek eta beste hondamendi natural batzuek eragindako kalteak arintzeko premiazko neurriei buruzkoa).
Probintzia-diputazioak eta irletako kabildo eta kontseiluak arduratuko dira laguntza horiek koordinatzeaz eta kudeatzeaz, Lurralde Politikako Ministeriorekin batera, apirilaren 7an ministerio horretan egin zen bileran lortu zen akordioaren arabera. Bilera horretan, hain zuzen ere, FEMPk parte hartu zuen, eta bertan izan ziren, autonomia-erkidegoetako gobernu-ordezkariez gain, probintzia-diputazioetako zenbait lehendakari, zehazki, probintzia hauetakoak: Bartzelona, Toledo, Ourense, Salamanca, Kordoba, Albacete, Badajoz, Caceres, Guadalajara, Jaen, Malaga, Teruel eta Zamora.