FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

    Página 6 de 50    

Gobernuaren aurreikuspenen arabera, tokiko erakundeek aurrekontu oreka 2014an lortuko dute

Ministro Kontseiluak onartu berri ditu 2012-2014 hirurtekorako aurrekontu orekaren helburua eta 2012 ekitaldirako Estatuaren gastu ez finantzarioaren muga. Datozen hiru urtetan defizit publikoa 3,9 puntu murriztuko da BPGrekiko eta 2014an % 2,1ekoa izatera iritsiko da. Urte horretan helduko dira tokiko erakundeak aurrekontu orekara, gobernuaren iritziz.

Tokiko erakundeen zorra lehen hiruhileko BPGren % 3,5ekoa da

2011ko lehen hiruhilekoaren amaieran tokiko erakundeek BPGren % 3,5eko zorra zuten, iazko data berean baino hamarreko bat gehiago eta abenduaren 31n baino bi gehiago. Hau da, iazko lehen hiruhilekoaren aldean baino % 3,2 gehiago.

Onartu da hileta-zerbitzuei buruzko lege proiektua

Ministro Kontseiluaren azken bileran onartu da aipaturiko lege proiektua, Zerbitzuen Zuzentarauak agindutakoak hileta sektorean aplikatzera datorrena. Hala, testu horren bidez araudi aplikagarria gaurkotu nahi da, zama administratiboak desagerrarazi eta merkatuan benetako lehiakortasuna bultzatu. Onartutako testuan udal, autonomia erkidego eta sektoreko elkarte eta ...

Bederatzigarren udal agintaldia abian da udalbatzak eratu ostean

Gaurtik aurrera, ekainak 11, Espainiako udalerri gehienetan maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitza diren udalbatza berriak lanean hasiko dira. Normaltasun osoz eratu dira Estatu osoko udalbatzak eta jabetu dira dagozkien karguez alkateak.

Udal berrientzako web kanal propioa

Lurralde Politika eta Herri Administrazio Ministerioak bere web gunean (www.mpt.gob.es) abian jarri du, udalbatzak eratu diren egunean, tokiko erakundeekin jarduteko eta komunikatzeko kanal berezia, tokiko gobernuen eskumeneko gaietarako aplikazio informatikoak eskaintzen dituena: udalentzako Estatuko inbertsio funtsak, Europako funtsak eta diru-laguntzak.

    Página 6 de 50