FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

    Página 24 de 50    

Eskola-kontseiluetako udal-ordezkariei zuzendutako eskuliburu bat aurkeztu du FEMP federazioak

Vicente Orden Vígara FEMPeko Hezkuntza Batzordeko presidenteak eta Heliodoro Gallego Palentziako alkateak aurkeztu dute eskuliburua, hiri horretan bertan, udalei eta bizitza osoko ikaskuntzari buruzko jardunaldi batzuen barruan.

FEMP federazioa, Drogen Plan Nazionalaren 25. urtemugan

Alfredo Pérez Rubalcaba Gobernuko lehenengo presidenteorde eta Barne ministroa eta Leire Pajín Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasuneko ministroak buru jardun dute Drogen Plan Nazionalaren sorreraren 25. urtemugan; ospakizunean, FEMPeko ordezkariak ere izan dira, besteak beste, federazioko idazkari nagusia, Isaura Leal

Azaroaren 15a arte luzatu da “Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria” bereizgarria eskatzeko epea

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak erabaki du azaroaren 15a arte luzatzea, “Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria” bereizgarria eskatzeko eskabideak aurkezteko epea, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako agindu baten arabera.

FEMPek parlamentuko taldeen bozeramaileekin elkarrizketa erronda bat egiteko eskatu du, Estatuko Aurrekontu Orokorrei egindako zuzenketak defendatzeko

FEMPek Diputatuen Kongresuko talde parlamentarioen bozeramaileekin elkarrizketa erronda bat egiteko eskatu du, 2011ko Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege-proiektuari egindako zuzenketak defendatzeko. Zuzenketa horiek asteartean, hilak 26, onartu zituen Federazioaren Batzorde Exekutiboak.

FEMPek zuzenketa-multzoa proposatuko du Estatuko Aurrekontu Orokorrei aurkezteko, Tokiko Gobernuek 2011. urteari berme osoz aurre egin ahal izateko

FEMP elkarteak, bere Batzorde Exekutiboan ordezkatuta dauden alderdi politiko guztien babesa daukala, hainbat proposamen aurkeztu ditu 2011ko Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege-proiektuan kontuan har daitezen. Proposamen horien xedea da Tokiko Gobernuek gaur egun pairatzen duten finantza-krisiari aurre egitea, eta 2011. urtean berme osoz egitea aurre beren obligazio ...

    Página 24 de 50