FEMPek turismoa kudeatzeko tokian tokiko ereduen gidaliburua aurkeztu du
FEMPeko Turismo Batzordeko presidenteak, Eivissako alkate Lurdes Costak, Nazioarteko Turismo Azokan (Fitur) turismoa kudeatzeko tokian tokiko ereduen gidaliburua aurkeztu du. Dokumentuan udalerri turistikoen problematikari buruzko gogoeta bat jaso dute, eta turismoa kudeatzeko erakunde mistoak sortzearekin lotutako jardunbide egokien zerrenda bat agertzen da.
Hauteskunde Erroldaren Bulegoak botoa emateko eskubidea daukaten etorkinak datozen udal hauteskundeetan hauteskunde erroldan inskribatzeko prozesuari lotuta sortzen diren zalantzak argitzeko kontsulta linea bat dauka. Izena emateko epea luzatu egin zuten joan den ostiralean eta, hala, hil honen 25era artekoa da.
Udalei argindarraren merkatu librera jotzeko emandako epea urtebete luzatuko da
BOEk gaur, 2010eko abenduaren 29an, udalek argindar hornidura merkatu librean kontratatzeko zuten epea urtebetez, 2011ko abenduaren 31ra arte, luzatzen duen agindua argitaratu du. FEMPek eskatu zuen neurri hori, udalak azken aukerako hornikuntza martxan jartzea arautzen duen Errege Dekretua (485/2009) aplikatzeko izaten ari ziren arazoak kontuan hartuta.
Asturiaseko printze-printzesak Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiriak sariak eman dituzte
Asturiaseko printze-printzesak, Manuel Chaves Espainiako hirugarren presidenteorde eta Lurralde Politika eta Administrazio Publikoko ministroa eta Cristina Garmendia Zientzia eta Berrikuntzako ministroa, 30 udalerrik lortu dituzten Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiriak sariak emateko ekitaldiaren buru izan dira.
Lurralde Lankidetzarako Estatuko idazkari Gaspar Zarríasek 2009ko Impacto territorial del Fondo Estatal de Inversión Local liburua aurkeztu du gaur, Lurralde Politikako eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren egoitzan. Urte horretan, funts hori 8.000 milioi eurokoa izan zen. Testuak inbertsio horri esker gauzatu diren 30.600etik gora proiektuen helburu eta ...