FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

    Página 7 de 50    

Hiriguneko garraio kolektiborako diru-laguntza eskaerari buruzko informazioa aurkeztea

Autonomia erkidegoekiko eta tokiko erakundeekiko finantza lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiak argitara eman du hiriguneko garraio kolektiborako diru-laguntza eskaera egiteko beharrezko informazioa nola aurkeztu azaltzen duen ebazpena. Aipaturiko informazioa uztailaren 1a baino lehen igorri beharko da.

Udalbatzen zuzenbide publikoko diru-sarreren bilketa bide exekutiboaren bitartez

Gaurko Espainiako Aldizkari Ofizialak dakar Estatuko Zerga Administraziorako Agentziaren eta Espainiako Probintzia eta Udalerrien Federazioaren artean eginiko Ituna, zeinaren bidez Agentziak udalbatzen zuzenbide publikoko hainbat baliabideen bilketa exekutiboaren kudeaketa bere gain hartzen duen, tokiko erakundeek hala eskatzen dutenean.

Zama administratiboak arintzeko neurri berriak onartu ditu gobernuak

Ministro Kontseiluak neurri sorta berria onartu du zama administratiboak arintzeko. 2008az geroztik gobernuak onartu duen mota horretako bosgarren akordioa da, oraingoan, esklusiboki herritarrek egin beharreko izapide ohikoenak arintzera bideratuta dagoena.

3 milioi euro baino gehiago bake epaitegien funtzionamendurako 2011n

Ministro Kontseiluak onartutako akordioan zehazten da zein banaketa ereduren arabera xedatuko diren bake epaitegien funtzionamendu gastuak diruz laguntzeko 3.022.790 euroak.

2011-2014 aldirako Aurrekontu Orekaren Programa onartu da

Onartu du Ministro Kontseiluak aurten defizita % 6an uztea aurreikusten duen 2011-2014 aldirako Oreka Programaren eguneratzea, zerga finkapeneko konpromisoei eutsiz eta 2014an % 2,1era iristeko helburuarekin. Bilera horretan bertan, 2011ko Espainiako Erreforma Programa onartu du gobernuak, hazkunde eta enplegurako Europako 2020 Estrategiari begira.

    Página 7 de 50