FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

    Página 34 de 50    

FEMPk udaleko gizarte-zerbitzuen eredu berria aurkeztu du

Oinarrizko zerbitzu eta prestazioak eskuratzeko eskubideak unibertsalizatzen aurrera egitea apurka, gizarte-zerbitzuen sistema publikoa indartzea eta arinago, malguago eta eskuratu errazagoak izatea... horiexek dira FEMPek aurkeztu duen udaleko gizarte-zerbitzuen eredu berriaren oinarri batzuk, Espainiako tokiko erakunde guztientzat erreferente izango dena.

Aurrezki Kutxen araubide juridikoa aldatzea

Ministro Kontseiluak Errege Lege Dekretu bat onartu du aurrezki kutxen araubide juridikoa aldatzeko. Testuak zenbait aldaketa dakartza hainbat arlotan, herri-administrazioetako eta beste entitate eta korporazio batzuetako gobernu-organoen ordezkaritzan, besteak beste, eta, gainera, hautetsiei eta goi-kargudunei organo horietako kide izateko bateraezintasuna ezartzen die. ...

Eraberritzeak sustatzeko plataforma osatu dute, FEMP tartean dela

Estatuko gobernuak, autonomia-erkidegoek, FEMPek, sindikatuek, patronalaren elkarteek, elkargo profesionalek, finantza-erakundeek, CERMIk eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen ordezkariek, beste batzuekin batera, RHÉ+ Plataforma Soziala osatzen dute; berriki eratu da, eta etxebizitzak eraberritzea erraztu eta sustatzea du helburu.

Lana eta familia bateratu, berdintasunaren alde egin eta familiako erantzukizunak hartzearen alde, zenbait udal bidegile.

Calviá, Granada, Palentzia, Pozuelo de Alarcón, Ribadeo eta Salamancako udalak bidegileak izan dira lana eta familia bateratu, berdintasunaren alde egin eta familiako erantzukizunak hartzearen aldeko printzipioak ezartzeko orduan, eta hori dela eta, efr udala izeneko egiaztagiria jaso dute; Másfamilia Fundazioak sustatzen du.

Sareko munizipalismoari buruzko eztabaida, El Escorialeko udako ikastaroetan

Lanerako oinarrizko tresnak dira udalerri-sareak, eta eskarmentua eta berrikuntza elkarren artean banatzeko foro ezin hobeak; alabaina, ezarritako helburuak betetzen eraginkor izan behar dutenez, ezinbestekoa da lortutako emaitzen jarraipena eta kontrola egitea. Horiexek izan dira El Escorialeko uda-ikastaroetan sareko munizipalismoari buruz antolatu den ...

    Página 34 de 50