Hautesle-errolda apirilaren 11ra arte kontsulta daiteke
2011ko maiatzaren 22an, 34.567.304 hauteslek bozkatu ahal izango dute udal hauteskundeetan, 19.328.936 hauteslek hamahiru autonomia-erkidegoetan egingo diren hauteskunde autonomikoetan eta 114.584 hauteslek Ceuta eta Melilla hiri autonomoetako Batzarretan. Hautesle-errolda gaurtik aurrera eta apirilaren 11ra arte kontsulta daiteke udaletxeetan eta Hauteskunde Erroldaren ...
Tokiko gobernuen lankidetza-ahalmena, krisiaren kontrako aukera
Tokiko gobernuek gainerako administrazioekin eta gizartearekin lankidetzan aritzeko duten ahalmena krisiaren kontra borrokatzeko aukera bat da. Hori dela-eta, eragile dinamizatzaile eta enplegu eta garapen iraunkorraren bultzatzaile gisa dagokien espazioa erreklamatzen dute. Ideia horri buruz mintzatu da gaur Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioaren presidente ...
FEMPek eta Ingurumen eta Landa eta Itsas Inguruetako Ministerioak hiri iraunkorragoak eta osasungarriagoak lortzeko batera lan egingo dute. Horretarako, hiriguneetako airearen kalitatea hobetzeko jarduteko protokoloa sinatu dute. Herritarrak sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko jarduerak egingo dituzte, eta informazioa trukatuko dute.
Udalerriek aurrekontuen % 25,8 nahitaezkoak ez diren gastuetara bideratzen dute
Espainiako udalerriek aurrekontuen % 25,8 bideratu zuten nahitaezkoak ez diren gastuetarako 2004-2007 aldian. Batez beste 259,67 euro biztanleko; gehienak segurtasunera, kulturara eta gizarte-zerbitzuetara bideratzen dituzte. «Nahitaezkoa ez den gastua Espainiako udalerrietan 2004-2007» azterlanetik atera dituzte datuok. Lana Bartzelonako Diputazioak eta Bartzelonako ...
Toki-hauteskundeak deitu dituzte maiatzaren 22an
Estatuko Aldizkari Ofizialak gaur argitaratuko du 2011ko maiatzaren 22an toki-hauteskundeak eta Ceuta eta Melillako batzarrak deitzeko Errege Dekretua, Hauteskunde Legean aurreikusitakoarekin bat. Errege Dekretuan, era berean, hauteskunde-kanpainaren iraupen-aldia ere ezartzen da.