FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

    Página 46 de 50    

Udalek abiadura txikiko doako WiFI zerbitzua eskaini ahalko dute

Telekomunikazioen Merkatuko Batzordeak (CMT) zirkular-aurreproiektua argitaratu du, Administrazioek komunikazio elektronikoei lotutako zerbitzuak zer baldintzatan eman ahalko dituzten ezartzeko. Besteak beste, jaso da udalek doako WiFi zerbitzuak eskaini ahalko dituztela, baldin eta bizitokietarako eraikinak estalduraren kanpo geratzen badira eta zerbitzuaren gehienezko ...

Lurralde Politikako Ministerioak 50 milioi euro esleituko dizkie 20.000 biztanletik behera dituzten 2.470 udalerriri

Lurralde Politikako Ministerioak iragarri duenaren arabera, 50 milioi euro esleituko dizkie 2.470 udalerriri. Zenbateko hori 2010eko Estatuko Aurrekontu Orokorren barruan, 20.000 biztanletik beherako udalerrien alde sartu den Finantzazio Funts Bereziari dagokio. Ministerioak aurten aurreratu egingo du funts horren ordainketa-agindua, Udalei egungo egoera ekonomikoari ...

Pedro Castrok “politika ona” aldarrikatu du, eta administrazio guztien konpromisoa eskatu du krisiari aurre egiteko

FEMP elkarteko lehendakari Pedro Castro jaunak eskatu die bai alderdi politikoei bai agintari publikoei, saiatzeko arazoen konponbideak “arazoa pairatzen dutenengandik” hurbilekoak izan daitezela, eta administrazioek kohesioa eta solidaritatea landu ditzatela krisiari aurre egin eta herritarren premiei erantzuteko.Nueva Economía foroak antolatzen duen gosari informatiboan, ...

FEMP Finantza Publikoen Jasangarritasunari buruzko esparru-hitzarmenaren alde

2010-2013 epeko Finantza Publikoen Jasangarritasunari buruzko esparru-hitzarmenaren alde agertu da FEMP, Tokiko Administrazioaren Batzorde Nazionaleko (CNAL) Araubide Ekonomiko, Finantzario eta Fiskalaren Tokiko azpi-batzordeak gaur egindako bileran. Gobernuko kideak eta FEMP elkartekoak bildu ditu saioak.

Aldundiek kudeatuko dituzte hondamendi naturalek jotako udalerrientzako laguntza-planak

Probintzietako aldundiek, kabildoek eta uharteetako kontseiluek koordinatu eta kudeatuko dituzte, Lurralde Politikako Ministerioarekin batera, hondamendi naturalek jotako udalerriei laguntzeko pasa den martxoaren 19an gobernuak onetsitako plana, 131,5 milioi eurokoa.

    Página 46 de 50