FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

 

Presidentearen agurra



Ongi etorri Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioaren (FEMP) web orrira, Espainiako udalerrien alorreko edukiak eta albisteak eskaintzen dituen gune birtuala, bere kide guztiak bildu eta ordezkatzen dituen elkartea ardatz duela.
 
Federazioak bere kideentzat sortu duen gune honen bitartez denon eskura egongo naizela adierazi nahi dut, Federazioaren jardueren berri emateko eta zerbitzuak eskaintzeko. Halaber, gune hau gainerako erakundeei eta gizarteari ere zuzenduta dago, haien aurrean erreferentziako erakunde aktibo gisa agertzeko, gure toki-administrazioaren interesekoak diren edo gure toki-administrazioari eragiten dioten gai guztietarako.
 
Jaio zenetik hiru hamarkada baino gehiago igarota, jaiotza hura gure udalerrietara demokrazia iristearekin estuki lotuta egon zelarik, Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioa mundu guztiaren aurrean agertzen da erabat ezarritako erakunde gisa toki-interesen ordezkaritza eta defentsarako. Eta hemendik, web orri honetatik, guztion eskura jarri ditu bere printzipio gidariak, bere prozedurak eta bere antolakuntza, toki-autonomiaren eta Espainiako toki-erakundeen defentsarako lan egitea ahalbidetu diotenak eta ahalbidetuko diotenak.
 
Abel Caballero Alvarez
Vigoko Alkatea
FEMPko Presidentea