FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

 

Nor gara?



Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioa (FEMP) estatu mailako toki-erakundeen elkarte garrantzitsuena da, udalak, aldundiak eta uharteko kontseiluak eta kabildoak barne hartzen dituena, 7.324 guztira, hau da, Espainiako toki-gobernuen %90.
 
Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen Bosgarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoaren arabera sortu zen eta herri-onurako elkarte gisa izendatu zen 1985eko ekainaren 26ko Ministroen Kontseiluaren akordio bidez.
 
FEMPa da Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluaren (CMRE) Espainiako atala eta Iberoamerikako Udalen Arteko Lankidetzarako Erakundearen (OICI) egoitza ofiziala ere bai.
 
FEMParen helburuak eta estatutuetako xedeak honakoak dira: toki-erakundeen autonomiaren sustapena eta babesa; toki-erakundeen interes orokorren ordezkaritza eta defentsa bestelako administrazio publikoen aurrean; Europako espirituaren garapena eta ezarpena toki mailan, toki-erakundeen arteko elkartasuna eta autonomia oinarri izanda; toki-erakundeen eta beren organizazioen arteko adiskidetasuna eta lankidetza sustatu eta bultzatzea, Europako, Iberoamerikako eta mundu arabiarraren eremuan batez ere; toki-erakundeei edo horien mendeko organoei orotariko zerbitzuak ematea, zuzenki edo bestelako sozietate edo erakundeen bitartez; eta Federazioaren kideei zuzenki edo zeharka eragiten dien beste edozein helburu.
 
Federazioak bi oinarrizko barne-arau ditu: Estatutuak, 10. Batzar Orokorrean onartu zirenak, eta Barne Araudia.
 
Egoitza ofiziala Madrilen du kokatua, Nuncio kaleko 8. zenbakian. 

EGOITZA OFIZIALA
29/09/2009

> Ir a la fototeca