FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Toki-erakundeei kreditua emateko neurriak 2011ko urtarrilean jarriko dira indarrean


Toki-erakundeei eragiten dieten ekonomia- eta finantza-arloko neurriak, defizit publikoa murrizteko ezohiko neurrien Errege Lege Dekretuan jasotakoak, 2011eko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean eta urte bereko abenduaren 31ra arte aplikatuko dira.Hori bera argitaratu da gaur, Estatuko Aldizkari Ofizialean, aipatutako Errege Lege Dekretuko 14. artikuluko bigarren puntua zuzentzeko testuan.


Jatorrizko testuan jaso zen araudi hori gaurtik aurrera eta hurrengo urteko abenduaren 31ra arte egongo zela indarrean. Testua, baina, zuzendu egin da, eta neurriaren aplikazio-epea hurrengo urtera mugatu da. Horiek horrela, araudiaren bigarren puntua honela hasiko da, hitzez hitz: “2011ko urtarrilaren 1ean hasi, eta 2011eko abenduaren 31ra arte..."

Erlazionaturiko dokumentuak

Erlazionaturiko dokumentuak

Nota

(0.0Kb)