Enpleguari Buruzko Sektoreko Konferentzia: 1.500 sustatzaile inbertsioa eta enplegu sorrera sustatzeko
Valeriano Gómez Lan ministroak sektoreko konferentziaren amaieran azpimarratu duenez Gobernuaren apustua da «langabezian igarotako denbora murriztuko duen enplegu politika aktibo biziago eta garrantzitsuagoa ezartzea autonomia erkidegoetan».
Gómezek aurreratu duenez, «urtarrilean sektoreko beste konferentzia bat egingo dugu, politika aktiboen rola aztertzeko eta enplegu politika aktiboaren arloko Agenda Sozial berriari azken ukituak emateko. Horrez gain, enplegu politikak datorren urtean autonomia erkidegoetan egin beharreko ekintzei bideratuko dizkien 7.500 milioi euroak banatuko ditugu».
«Politika aktiboen fondo erabilgarriak berrantolatu eta birbanatu egingo ditugu», esan du ministroak.
Valeriano Gómezek adierazi du politika aktiboek barnean hartzen dituztela, batetik, lana dutenen eta lanik gabe daudenen lanbide heziketa, bestetik, haiek enplegua eta prestakuntza uztartzen dituzten programetan kontratatzea, esaterako lantegi-eskoletan, eta azkenik, enpleguko zerbitzu publikoak eta udalak eta tokiko korporazioak lotzen dituzten hitzarmenak; eta, esan duenez «fondo kopuru handia dago, eta berriro banatu behar dira babes politikaren alorrean otsailaren 15era arte garatuko diren zerbitzuak ez beste batzuk eskaini ahal izateko; beste era batera esanda, PRODI izeneko babes programan bildutakoak ez diren beste zerbitzu batzuk».