Udaletxeen Gardentasun Indizea (UGI) delakoak Espainiako 110 udaletxe handienen gardentasun maila neurtzen du, kudeaketako 5 alorretako 80 adierazle erabiliz. 2010. urteko txostenaren emaitzak ekitaldi batean aurkeztu zituzten. Transparencia Internacional España erakundeko zuzendaritza-kontseiluko honako kide hauek izan ziren aurkezle: Jesús Lizcano, Transparencia Internacional España-ko presidentea; Antonio Garrigues Walker, Ortega-Marañón fundazioko hilarteko patroia eta Jesús Sánchez-Lambás, Ortega-Marañón fundazioko zuzendari nagusia.
Puntuazio gorena eskuratu duten sei udaletxeez gain, beste hamabost hauek ere bikain nota eskuratu dute: Alcobendas, Mataró, Avilés, Elxe, Gandía, Málaga, Arona, Getxo, Jaén, Madril, Mallorkako Palma, Soria, Terrassa, Palencia eta Reus
Txostenak nabarmentzen du 2010eko UGIaren edizio honetan ebaluatutako udaletxeek lortutako noten batez bestekoa altua izan dela, askoz, aurreko urteko (2009) noten aldean, eta aurreko horretan, aurrekoaren (2008) aldean jada nabarmen hobeak izan ziren.
Hala, 2010ean ebaluatutako 110 udaletxeen batez besteko puntuazioa 73,2 puntukoa izan da (100etik); iaz 64,0 puntukoa izan zen, eta 2008an, 52,1 puntukoa. Gainera, aztertu ditugun kudeaketa-esparru ia denetan, udaletxe guztien arteko batez besteko puntuazioak altuagoak izan dira aurreko urtean baino; batez ere, Ekonomia eta Finantzetako Gardentasunak egin du hobera (13 puntuz), bai eta Zerbitzuen Kontratazioak ere, 2009ko 58,3 punturen aldean, 66,5 lortu baititu 2010ean.
Aztertu diren 110 udaletxeetatik, 91k gainditu dute 50eko puntuazioa (100dik); 2009. urtean 79 udaletxe izan ziren gainditu zutenak, eta 2008an, 55 besterik ez ziren izan 100dik, ebaluazioa gainditu zutenak.
Transparencia Internacional España erakundeak nabarmendu du udaletxe gehien-gehienek ahalegin handia egin dutela gizarteari ematen dioten informazio publikoa hobetzeko, eta horrek ekarri du Gardentasunaren Indizean oraingoan puntuazio hobea lortu izana; gainera, toki-korporazio batzuk orrialde berezia sortu dute beren web-ean, gardentasun-adierazleak bertan argitaratzeko, eta “horrek asko adierazten du gardentasuna erakusteko nahiaz”, eta, herritarrei informazioa eskuratzeko eta kontsultatzeko bidea errazteaz gain”.