Gerra zibilaren eta frankismoaren biktimekin lotutako jarduerentarako diru-laguntzak
Gerra zibilaren eta frankismoaren biktimekin lotutako jarduerak diruz laguntzeko proposamenak aurkezteko epea 2011ko maiatzaren 7an amaituko da. Deialdia apirilaren 7ko BOEn argitaratu zen
Gerra zibilaren eta frankismoaren biktimen memoria historikoa eta aintzatespen morala berreskuratzeko diru-laguntzak 5.681.000 eurokoak dira; erdia gerra zibilean edo ondorengo errepresio politikoan desagertu ziren pertsonak ikertzeko, aurkitzeko, hobitik ateratzeko, identifikatzeko eta lur emateko jarduerak diruz laguntzera bideratuko da.
Beste erdia, berriz, agiritegi historikoak eta judizialak ikertzera, plakak eta oroitzapenezko elementuak instalatzera, biktimen ahozko testigantzak biltzera eta hedatzera, ikastaroetara eta azterlanak, txostenak edo dokumentuak egitera bideratuko da, besteak beste. Proiektu bakoitzak 40.000 edo 60.000 euro jaso ahal izango ditu gehienez.
Deialdiaren jarraibideak eta proiektuak baloratzeko irizpideak atxikitako dokumentuan jaso dira
Erlazionaturiko dokumentuak
(0.0Kb)