FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

FEMPek zuzenketa-multzoa proposatuko du Estatuko Aurrekontu Orokorrei aurkezteko, Tokiko Gobernuek 2011. urteari berme osoz aurre egin ahal izateko


FEMP elkarteak, bere Batzorde Exekutiboan ordezkatuta dauden alderdi politiko guztien babesa daukala, hainbat proposamen aurkeztu ditu 2011ko Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege-proiektuan kontuan har daitezen. Proposamen horien xedea da Tokiko Gobernuek gaur egun pairatzen duten finantza-krisiari aurre egitea, eta 2011. urtean berme osoz egitea aurre beren obligazio ekonomiko eta sozialei.


 
FEMPeko lehendakariak, Pedro Castro jaunak, azaldu du defizit publikoa murrizteko eta finkapen fiskala lortzeko bidean ezarritako helburuen ondorioz aurkeztu direla neurriok, eta Espainiako Gobernuak bere finantza publikoen jasangarritasunarekin hartutako konpromisoa bete beharraren ondorioz. 2010-2013 epeko Egonkortasun eta Jasangarritasun Planean sartuta daudenez konpromiso horiek, ez dute inondik ere ekarriko tokiko erakundeen defizit publikoa handitzea.
 
FEMPek Gobernuari eta Talde Parlamentarioei bidali dizkie zuzenketa-proposamenak, eta berehalako bilerak eskatu ditu Diputatuen Kongresuko bozeramaile politiko guztiekin. 
 
FEMPen proposamenek zorraren berfinantzazioa eta epe luzerako kreditu eragiketak, toki erakundeek Estatuaren sarreretan duten partaidetzaren konturako sarrerak igotzea, udalek emandako oinarrizko gizarte zerbitzuak bermatzera zuzendutako diru-laguntza eta 20.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrientzako fondo berezia bezalako gaiekin dute zerikusia.
 
Beste alde batetik, FEMPek beharrezko ikusten du zenbait neurri osagarri jartzea Udaletxeei hurrengo hilabeteen gastu arruntari aurre egiten laguntzeko; modu ona izan daiteke hornitzaileei ordaintzeko konpromisoa bete ezinik ibiltzea eragiten dien likidezia-faltari aurre egiteko.  
 
 
PIE gaineko diru-sarrerak?
 
FEMPek Aurrekontuaren Lege-proiektuari aurkeztu dizkion zuzenketetatik baten asmoa da % 95etik % 98ra igotzea udaletxe, foru aldundi, kabildo eta uharteetako kontseiluei urtero Estatuaren diru-sarreretako partizipazioaren ordainetan kontura ematen zaiena.
 
Edonola ere, FEMPek Gobernuari eskatu dio, gutxienez, salbuespen gisa, 2011ko hirugarren hiruhilekoan diruzaintzako aurrerakina ematea, 2010eko behin betiko likidazioaren kontura.  
 
Neurri hori beteko balitz, tokiko erakundeek % 3ko aurrerakina -372 milioi inguru- izango lukete 2011. urtean eta aukera izango lukete, horri esker, Estatuari 2008ko likidazio negatiboa dela-eta itzuli behar dioten saldoa -302 milioi inguru- kitatzeko. Alegia, likidezia emango lieke neurri horrek tokiko ogasunei 2011 eta 2012. urteko saldo zordunak itzuli ahal izateko eta, bide batez, beren egoera finantzario kaskarra pixka bat hobetuko luke.
 
Proposamen hori formulatzeko, FEMPek kontuan hartu ditu 2010ean Estatuak izan beharreko diru-sarreren hazkunde-aurreikuspena, eta, horrenbestez, baita aurtengo PIEren likidazioa tokiko erakundeen aldekoa izango dela adierazten duen aurreikuspena ere.  Argudiatzen du, gainera, Autonomia Erkidegoen kasuan ez bezala, neurri honek ez duela behar Tokiko Ogasunak arautzeko Legearen Testu Bategina inola ere aldatzerik.
 
Zorraren berfinantziazioa
 
Horren inguruan, ekitaldiko amortizazioen hainbesteko zenbatekoa duten epe luzeko kreditu-eragiketak formalizatzeko aukera ematen duen araubide juridikoa proposatzen du FEMPek.Nahiz eta kreditu-eragiketak hitzartzeko baldintza izan kapital biziaren bolumen totala ez izatea diru-sarrera arrunten % 75 baino gehiago, zuzenketak honako salbuespen hauxe gehitzea nahi du:“non eta asmoa ez den eragiketak ordezkatzea, gehienez ere, 2011. urteko ekitaldian amortizatu beharreko kapitalaren % 80 arte”.
 
Epe laburreko eragiketei dagokienez, hau da, finantzazioari lotutako egoera behin-behineko jakin batzuei erantzutekoei, FEMPek eskatu du aukera egotea ekitaldi bakoitzeko abenduaren 31 baino beranduago ere kitatzeko, betiere, urtebeteko epearen barruan. 
 
Plan hitzartua
 
FEMPek eskatu du 2011ko aurrekontuek ez murriztea Plan Hitzartuaren barruan udaletxeei ematen zaien zenbatekoa. Plan horrek udaletako gizarte-zerbitzuak finantzatzen ditu eta egoera ekonomiko kaskarrenean dauden herritarrek jasotzen dituzten oinarrizko prestazioak bermatzen.2010eko aurrekontuetan, horretarako jarritako dirua 97,2 milioi euro izan ziren.2011ko Estatuaren Aurrekontu Orokorrean, kopuru hori 85,8 milioira murriztu da.
 
Kopuru hori Osasun eta Gizarte Politikako Ministerioak kendu du Plan Hitzartutik; partida finalista da, eta tokiko korporazioetara iritsi behar du, ministerio horrek eta Autonomia Erkidegoek duela 22 urte sinatutako estatu-hitzarmenaren indarrez.FEMPek argudiatzen du udaletxeak direla premia larrian dauden herritarren presioa jasan beharko dutenak eta, hortaz, zerbitzu horien kostua ere haiek hartu beharko dutela, nahiz eta garai hauetan bestela ere estu eta larri ibili finantzazio murritza dela-eta.
 
Plan Hitzartua murrizteak, FEMPen iritziz, ahulenak are gehiago ahultzea eta lanpostuak galtzea ekarriko du.Zehatzago esanda, etxerik ez dutenentzako mila ostatu-plaza galduko dira eta gizarte-zerbitzuetako profesionalen 500 postu inguru, eta beste 1.000 postu inguru ere bai, Etxeko Laguntza Zerbitzua ematen duten etxeko laguntzaileenak.
 
Udalerri txikietarako funtsa
 
FEMPek eskatu du 20.000 biztanletik beherako udalerritarako Funts Bereziak aurtengo aurrekontuetan jasotzen den finantzazio berbera berma dezala, hots, halako udalerrietako biztanle bakoitzeko 165 euro.Horrek esan nahi du Funtsak 50 milioi eurokoa behar lukeela izan.Kongresuan oraintxe tramitatzen ari diren lege-proiektuan, funtsa 45 milioikoa da.
 
Tokiko Elkarlanerako inbertsioak eta obrak
 
Aurrekontuen Lege-proiektuak 83,6 milioi euroko partida dauka aurreikusita, Lurralde Politikako Ministerioaren Estatuko Lankidetza Ekonomikorako Elkarlan-programaren kontura, probintzietako aldundiei, kabildo eta uharteetako kontseiluei emateko beren udalerrietan obrak finantza ditzaten.  FEMPek nahi luke Estatuaren ekarpen honek 2010ean bezalaxe jarraitzea, hau da, 94,6 milioi eurokoa izatea.
 
Ordezkapen tasa
 
Azkenik, FEMPek eskatu du ez dadila aplikatu 50.000 biztanletik beherako udaletxeetako langileak ordezkatzeari dagokion tasaren mugaketa eta gehienez ere, mugaketa maximoa ordezkapen-tasaren % 100 izatea sua prebenitu eta itzaltzeko zerbitzuetarako tokiko administrazioan dauden plazen kasuan, mendekotasun legearen aplikazioaren kasuan eta udaltzaingoaren kasuan.
 
Eskaera horren hondo-hondoan sumatzen dena kezka da, ordezkapen-tasa hori aplikatzeak Tokiko Administrazioan eragin ditzakeen kalte larriak eragiten duen kezka, batez ere, kolokan egon litezkeelako zenbait zerbitzu funtsezko, hala nola gizarte-zerbitzuak edo larrialdietarako langileak.Are gehiago, zerbitzu publikoen gainbeheraren maila handiagoa da udalerria zenbat eta txikiagoa izan, udalerri txikietan plantilla txikiak izaten dituztelako eta zaila izango zaielako, ia ezinezkoa, langileak ordezkatzea, bajarik izanez gero.

Erlazionaturiko dokumentuak

Erlazionaturiko dokumentuak

Nota

(0.0Kb)

26/10/2010

> Ir a la videoteca_x