2011 urterako Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean aurreikusitako kreditua da, 1988ko abenduaren 28ko Mugape eta Planta Judizialeko Legearen 52. artikuluan agindutakoa betez. Udalentzako diru-laguntzen banaketa-eredua udalerri bakoitzeko zuzenbidezko biztanleen mende dago. Tarteak ondorengoak dira:
Akordioaren arabera, 1993rako Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak agintzen duenez, Bake Epaitegien idazkaritza elkargo bakoitza osatzen duten udalerrietako Udalek (Mugape eta Planta Judizialeko Legean adierazitakoa betez) zuzenbidezko biztanleriagatik dagokien kopuruaren % 50 jasoko dute. Gainontzeko % 50a aipaturiko elkargoak kokatuta dauden Udalei dagokien kopuruari gehituko zaio, zuzenbidezko biztanleriaren arabera.
1 eta 499 biztanlekoei, 465 euro urtean
500 eta 999 biztanlekoei, 858 €
1.000 eta 2.999 biztanlekoei, 1.610 €
3.000 eta 4.999 biztanlekoei, 2.311 €
5.000 eta 6.999 biztanlekoei, 2.857 €
7.000 biztanle baino gehiagoekin, 3.306 €
Bost autonomia erkidego
Ministro Kontseiluak gaur onartutako kreditua aplikatuko da Justizia administrazioa baliabide material eta ekonomikoz hornitzeko Estatuko administrazioaren ahalmena eskuordetu ez zaien autonomia erkidegoetan. Aipaturiko autonomia erkidegoak Balearrak, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Extremadura eta Murtzia dira. Ez da aplikatuko Andaluzia, Aragoi, Asturias, Errioxa, Euskadi, Galizia, Kanariak, Kantabria, Katalunia, Madril, Nafarroa eta Valentziako autonomia erkidegoetan, Justizia administrazioa baliabide material eta ekonomikoz hornitzeko ahalmenak eskuordetzeari buruz autonomia erkidego bakoitzari dagokion Errege Dekretuan adierazitakoa betez.
Akordioaren edukia begi onez ikusi dute Espainiako Udalerri eta Probintzia Federazioak eta Lurralde Politika eta Herri Administrazio Ministerioaren mendeko Tokiko Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiak.
Ministro Agindu bidez emango da argitara Akordioa eta, ondoren, Justizia Ministerioak, Finantza eta Altxorraren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez eta ordainketa masibo bidez, aipaturiko diru-laguntzak igorriko dizkiete eragiten dieten Udalei.