FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Lurralde Politikako Ministerioak 50 milioi euro esleituko dizkie 20.000 biztanletik behera dituzten 2.470 udalerriri


Lurralde Politikako Ministerioak iragarri duenaren arabera, 50 milioi euro esleituko dizkie 2.470 udalerriri. Zenbateko hori 2010eko Estatuko Aurrekontu Orokorren barruan, 20.000 biztanletik beherako udalerrien alde sartu den Finantzazio Funts Bereziari dagokio. Ministerioak aurten aurreratu egingo du funts horren ordainketa-agindua, Udalei egungo egoera ekonomikoari aurre egiten laguntzeko eta haien likidezia handitzeko.


Funts horren bidez Gobernuak biztanle gutxien dituzten udalerrien diru-sarrerak konpentsatu nahi ditu. Hain zuzen, egindako azken likidazioaren datuen arabera, udalerri horietako batez besteko zerga-koefizientea 1etik gorakoa da, eta Estatuaren tributuetan biztanle bakoitzeko 140,41 euroko parte-hartzea lortzen lagundu nahi zaie. Azken batean, udalerri txikienen gaitasun finantzarioa indartzea da funtsaren helburua, baina xede espezifikoren batera baldintzatu gabe.
 
Toki Lankidetzako Zuzendaritza Nagusiak emandako ebazpenaren arabera, 2.470 dira udalerri onuradunak. Zerrenda osoa Lurralde Politikako Ministerioaren webgunean kontsulta daiteke (www.mpt.es).
 
Udalerri bakoitzari Estatuaren tributuetan biztanle bakoitzeko 140,41 euroko parte-hartzea lortzeko behar den konpentsazioa emango zaio, kontuko ekarpenen kontzeptuan.
 
Funts horren zatiren bat lortuko duten 2.470 udalerrien artean:
 
- 60k 100.000 eurotik gorako diru-laguntzak jasoko dituzte.
-1.048k 10.000 eta 100.000 euro artekoak.
- 987k 1.000 eta 10.000 euro artekoak.
- 375k 1.000 eurotik beherako diru-laguntza jasoko dute

Erlazionaturiko dokumentuak

Erlazionaturiko dokumentuak

Nota

(0.0Kb)