FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Berdintasuna eraikuntzan, XXI. mendeko toki-ereduan


XXI. mendeko udalerriak ezin ditugu ulertu berdintasun-ikuspegia kontuan izan gabe. Halaxe nabarmendu zuen Albaceteko alkate Carmen Oliverrek, hiri horretan egin zen MUNICIPIA topaldian. «Emakumearen lidergoa tokian-tokian. Gobernua eraikitzen, berdintasuna eta garapena sustatzen» leloarekin antolatutako jardunaldietan, generoa eta garapenerako lankidetza jorratu zituzten.


 
Topaldia FEMPek, Nazioarteko Garapenerako Espainiako Kooperazio Agentziak (AECID) eta Elkartasunerako Lankidetza Funtsen Konfederazioak (CONFOCOS) antolatu dute MUNICIPIA programaren barruan. Ekimen honek lau urte ditu, eta helburua lankidetza-eragileen lana koordinatzea da toki-gobernuei garrantzia emateko Espainiako lankidetzak jasotzen duen herrialdeetan.
 
Topaldi honetan, Albaceteko alkateaz gain, beste hainbat agintari ere izan ziren, konparazio batera, FEMPeko Kooperazio Batzordeko presidente eta Collado-Villalbako alkate José Pablo González Durán. Bere hitzaldian, Emakumearen Nazioarteko Egunaren mendeurrenari erreferentzia egin zion Duránek, eta, horrez gain, esan zuen MUNICIPIA ekimenaren barruan antolatutako topaldia aukera bikaina dela toki-gobernuen konpromisoak berresteko, besteak beste, «txirotasuna errotik kentzeko, garapen jasangarria sustatzeko eta gizon-emakumeen arteko benetako berdintasunaren alde egiteko». González Duránek benetako berdintasuna eta elkartasun-konpromisoa uztartzearen aldeko apustua egin zuen, eta MUNICIPIA programari esker izandako lorpenen errepasoa egin zuen.