FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Udalek abiadura txikiko doako WiFI zerbitzua eskaini ahalko dute


Telekomunikazioen Merkatuko Batzordeak (CMT) zirkular-aurreproiektua argitaratu du, Administrazioek komunikazio elektronikoei lotutako zerbitzuak zer baldintzatan eman ahalko dituzten ezartzeko. Besteak beste, jaso da udalek doako WiFi zerbitzuak eskaini ahalko dituztela, baldin eta bizitokietarako eraikinak estalduraren kanpo geratzen badira eta zerbitzuaren gehienezko abiadura 256 Kbps-koa baldin bada.


CMTk apirilaren 12an eman zuen Zirkularraren Aurreproiektuan sare publikoek bete behar dituzten baldintzak arautzen dira. Zirkular hori gaiaren harira iaz egin zen kontsulta publiko batean zenbait eragilek emandako erantzunak aztertu eta gero argitaratu da. Kontsulta horretan parte hartu zuten agenteen artean daude, besteak beste, Herri Administrazioak, operadoreak, alderdi politikoak eta herritarrak.

 
Haririk gabeko sareei lotutako zerbitzuak emateari dagokionez, zirkularrean jaso da Herri Administrazioek iraupen mugagabearekin eta doan eskaini ahalko dutela erabilera komuneko bandak (WiFi) darabiltzaten haririk gabeko zerbitzuei lotutako esplotazioa eta prestazioa, betiere, zerbitzuaren estaldurak bizitokietarako eraikinak eta eraikin-multzoak kanpoan uzten baditu eta sare-erabiltzaile abiadura 256 Kbps-tik gorakoa ez bada. Hain zuzen, zerbitzu hori emateak lehia askeari kalterik egiten ez diola jo da.

 
Halaber, Herri Administrazioek doan eta iraupen mugagabearekin eman ahalko dute Interneterako sarbide mugatuaren zerbitzua. Sarbidea, hain zuzen, Herri Administrazioen web‑orrietara eta liburutegietara eta hezkuntzari eta kulturari lotutako jarduerak sustatzen dituzten zentroetara sartzeko sistema orokorrera mugatuko da.

 
Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioak CMTk aipatutako aurreproiektua prestatzeko aurrera eraman duen kontsulta- eta negoziazio-prozesuan parte hartu du. Zirkularraren Aurreproiektua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero, eragileek 20 eguneko epea dute egoki irizten dituzten alegazioak aurkezteko.