FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

FEMP Espainiako eta Txinako toki-gobernuen arteko trukaketak bultzatzen


FEMPeko egoitzan gaur bertan egitekoa den mintegia baino lehenago, Pedro Castro FEMPeko lehendakariak eta Li Jianping Txinako Herriaren eta Atzerriaren arteko Laguntasunerako Elkarteko lehendakariordeak bilera bat egin dute, eta, bertan, Espainiako eta Txinako hainbat tokitako hainbeste ordezkarik erabaki dute herrialde bietako udalerrien arteko lankidetza eta trukaketak bultzatzea.



Topaketa horretan, Pedro Castrok esan du herrialde bietako tokiko gobernuen arteko harreman horiek ez dutela kultuaren arlokoak edo elkar hobeto ezagutzeko soilik izan behar, ekonomia-arlokoak ere izango direla, eta, horregatik, bi estatuetako gobernuek harremanetarako darabilten politika ofizialean enpresa-munduak ere presente egon behar duela proposatu du.
 
Expo 2010 Shangain egitekoa dela-eta, Txinako elkarte horretako lehendakariordeak hara joateko gonbidapena egin du, eta FEMPeko lehendakariak baietz erantzun du, han izango dela Espainiako udal-ordezkaritza bat.
 
FEMPen gaur egiten ari den Txina eta Espainia arteko tokiko lankidetzarako mintegi horretan, Txinako 35 hiri eta probintziatako beste hainbeste ordezkari ari da parte hartzen, eta beste aldetik, Espainiako hainbat alkate, esate baterako, Yolanda Barcina Iruñeako alkatea, Francisco León de la Riva Valladolideko alkatea, eta Manuel Robles Fuenlabradako alkatea. Beste udalerri batzuetako ordezkariak ere bertan dira, adibidez, Coca (Segovia); Rivas Vaciamadrid, Villaconejos eta Villanueva de la Cañada (Madril), Riudecanyes (Tarragona), Valentzia, Besalú (Girona), Málaga eta Udalerrien eta Probintzien Estremadurako Federazioa (FEMPEX).
 
Mintegi horretan, besteak beste, aztertzen ari dira ea, hiriak ekonomikoki garatzearekin batera, ingurumena nola babestu behar den; edo nazioartearen egoera berrian Txina eta Espainiaren arteko lankidetzak nolakoa izan behar duen. Bileretan zehar, Espainiako eta Txinako udalerrien arteko lankidetzaren eta trukaketen xehetasunak ere zehaztuko dituzte.

24/03/2010

> Ir a la videoteca_x

24/03/2010

> Ir a la videoteca_x