FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Ekaitzak udal-azpiegituretan izan dituen eraginak arintzeko laguntzak


Apirilaren 29tik maiatzaren 29ra arte, irekita egongo da ekintzak eta beste hondamendi natural batzuek eragindako tokiko eta uharteetako gobernuek laguntza eska dezaten beren azpiegituretan eta instalazioetan izan dituzten kalteak arintzeko. Horrela jasota geratzen da hondamendiengatiko dirulaguntzen esparrua zabaltzen duen Lurralde Politikako Ministerioaren errege-dekretuan, eta eskabideak izapidetzeko jarraitu beharreko prozedurari buruzko ondorengo agindu batean.


Maiatzaren 29an amaituko da epea, ekintzak eta beste hondamendi natural batzuek eragindako udalek, diputazioek, kabildoek, uharteetako kontseiluek eta probintzia bakarreko autonomia-erkidegoek tokiko titulartasuneko azpiegituretan eta instalazioetan izan dituzten kalteak arintzeko laguntza-eskabideak aurkez ditzaten. Pasa den martxoko arauaren aplikazio-eremua zabaltzeko arau bat da, arau hark honako hau aurreikusten baitzuen: “zenbait autonomia-erkidegotan izandako baso-suteek eta beste hondameni natural batzuek eragindako kalteak arintzeko premiazko neurriak".
 
Guztira, 131,5 milioiren guztizko dirulaguntza aurreikusten da, eta horrekin honako hau finantzatu ahal izango da: gehienez ere, udal-titulartasuneko eta mankomunitateen azpiegiturak, ekipamenduak, instalazioa eta zerbitzuak konpontzeko edo birjartzeko proiektuen zenbatekoaren % 50, banaketa-sare eta ur-deposituez gain.
 
Dirulaguntza horiek jaso ditzaketen udalerriak zehaztuta agertzen dira, probintziaka eta autonomia-erkidegoka, apirilaren 23ko BOEn argitaratu zen errege-dekretuaren eranskinean.
 
Hurrengo eguneko egunkari ofizialean jasotzen da, berriz, dirulaguntza emateko prozedura garatzen duen agindua. Prozeduraren kudeaketa berariazko aplikazio informatiko baten bidez egin behar da, eta bertara Lurralde Politikako Ministerioaren egoitza elektronikoaren bidez sar daiteke (www.mpt.es Finantzazio-eskabideak, gobernuaren azpiordezkaritzek eta ordezkaritzek ebaluatuko dituzte.).
 

Erlazionaturiko dokumentuak

Erlazionaturiko dokumentuak

Nota

(0.0Kb)

Nota

(0.0Kb)