FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

FEMPen doluminak Afganistanen hildako Espainiako guardia zibilengatik


FEMPeko presidente Pedro Castrok Barne ministro Alfredo Rubalcabari adierazi dio Espainiako toki-gobernuak atsekabetuta daudela Afganistango Badghis probintzian bi guardia zibil eta haien interpretea (Espainiako nazionalitate zuen) hil dituztelako. Tiroz hil ditu gaur prestakuntza-aldian zegoen Afganistango polizia batek.


 
 
Egindako adierazpenetan, FEMPeko presidenteak esan du toki-gobernuek miresmen handiena diotela Espainiako Guardia Zibila herrialde horretan egiten ari den prestakuntza-lanari.Halaber, Pedro Castrok Barne ministroari eskatu dio dolumin sentituenak helaraz diezazkiela biktimen senideei eta Afganistanen dauden guardia zibilei.