FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Pedro Castrok tokiko papera berretsi du Lugon, droga-mendetasunen prebentzio eta tratamenduaren arloan


FEMPko lehendakariak, Pedro Castrok, tokiko gobernuen paper garrantzitsua aldarrikatu du, dela droga-mendetasunen prebentzioko politiken abian-jartzean, dela eragindako pertsonen eta haien familien artan; horrela adierazi du Europa, Latinoamerika eta Karibe Drogei buruzko Alkateen Gailurraren irekiera-ekitaldian. Ekitaldi hori, hain zuzen ere, Lugon egiten ari da, gaurtik eta hilaren 23a arte.


Hogeita hamar herrialdetik gorako berrogei hiri ordezkatzen dituzten 200 lagunek baino gehiagok osatzen dute gailur horretako partaide-zerrenda, eta EBren Espainiako Lehendakaritzaren seihilekoaren esparruan egiten ari da, Atlantikoaren alde bietako tokiko gobernuek eta haien ordezkariek, droga-mendekotasunen arloan, abiarazi dituzten esperientzia, jarduera eta politikak aztertzeko helburuarekin.
 

Irekiera-ekitaldian, gailurra hartu duen hiriko alkatea, José Clemente López Orozco, buru zela, Pedro Castroz gain, honako hauek esku hartu dute: Drogei buruzko Plan Nazionalerako Gobernuaren Ordezkariak, Carmen Moyak; Lugoko Diputazioko lehendakariak, José Ramón Gómez Besteirok, edo Espainiako Kanpo Arazoetako Ministerioko Iberoamerikar Arazoen Koordinaziorako misio bereziko enbaxadoreak, beste partaide batzuen artean.

 

Tokiko gobernuen protagonismoa

 

Udalen papeari dagokionez, Pedro Castrok udalek orain arte droga-mendekotasunen prebentzioari eta tratamenduari egin dizkioten ekarpenak aipatu ditu. Ekarpen horiek, hain zuzen ere, honetan gauzatzen dira: droga-mendekotasunen arazoaren aurrean erantzun eraginkorrak egituratzean, “errealitatearekiko hurbiltasuneko gure jarrera pribilegiatutik”, eta FEMPko lehendakariak honela laburtu zuen hori: “orain kalean gizarte-animatzaile bat jartzea etorkizunean polizia bat gutxiago jartzea da”.
 

Gazteentzako eta talde zaurigarrientzako gizarte-integrazioko, prebentzioko eta aisia osasungarriko alternatiben sustapeneko politikak, horiek dira tokiko gobernuen jardueretako batzuk. Gainera, Drogei buruzko Plan Nazionalaren esparruan, plan horretarako gobernuaren ordezkaritzarekin izenpetutako hitzarmenaren bidez, FEMPk eta tokiko gobernuek programa eta proiektuak bideratzea eta koordinatzea ahalbidetu dute, eta intereseko zenbait ekimen abian jartzea, besteak beste, honako hauek: “droga-mendekotasunen arloko jardunbide onak” edo droga-mendekotasunerako udal-planen datu-basea.
 

Drogei buruzko Plan Nazionalerako gobernuaren ordezkaria, Carmen Moya, bat etorri zen Pedro Castrorekin, eta udalen garrantzia aipatu zuen droga-mendekotasunen prebentzio, tratamendu eta integrazioko jardueretan, eta bere atsegina erakutsi zuen jada 200 direlako drogei buruzko plan bat daukaten udalerriak, bereziki udalerri horietan Espainiako biztanleriaren % 50etik gora bizi delako.

Bertaratuen artean, Espainiako eta Iberoamerikako alkate ugari, eta haietako batzuk ere Foroko mahaian esku hartzea aurreikusita daukate, hala nola Xixongo alkateak, Paz Fernández Felguerosok.