FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Azkeneko txanpa Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria bereizgarria eskuratu nahi duten udalerrientzat


Datorren urriaren 31n itxiko da “Zientziaren eta Berrikuntzaren hiria” bereizgarria eskuratzeko hautagai-eskaerak aurkezteko epea. Bereizgarri honen bidez, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak aintzatespena eta gorespena eman nahi die berrikuntzan ahalegina egiten duten udalei, handi nahiz txikiei, tokiko mailatik produkzio-eredua aldatzeko asmoz.


 
Hiru kategoria jarri dira berrikuntzarako ahalegina aintzatesteko, udalaren neurria dena delakoa izanda ere, hamar udalerri sarituko dira kategoria bakoitzean:
 
-          20.000 biztanle arteko udalerriak.
-          20.001 - 100.000 biztanle bitartekoak.
-          100.000 biztanletik gorakoak.
                                          
Bereizgarri hau emateko aintzat hartuko diren proiektuak era askotakoak dira, hala nola enpresa-parkeak, parke zientifiko eta teknologikoak, jakintza-zentroak eta enpresa-haztegiak, ekonomia berdea bultzatzeko proiektuak, osasunaren eta zaintzaren ekonomian berrikuntza bultzatzekoak, udal-administrazioa modernizatzekoak, kultur zentroak eta zientziaren eta teknologiaren dibulgaziorako zentroak eta abar.
 
Zehatz esateko, 2010. urteko deialdian, Toki Enplegu eta Iraunkortasunerako Funts Estatalaren kontura landutako berrikuntza-proiektuekin konpromiso handiena hartu duten udalerriei emango die “Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria” bereizgarria Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak.  Horri buruz, Lurralde Politikako Ministerioak kudeatzen duen funts horren kontura udalek berrikuntzan eginiko inbertsioak 916 milioi eurokoak izan ziren, guztira 7650 proiektu lagundu baitzituen funts horrek diruz (aurkeztutako proiektu guztien % 30,1).
 
“Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiriak” sarea (INNPULSO sarea)
                                          
Bereizgarri hori lortzen duten udalak “Zientziaren eta Berrikuntzaren Hirien sarean” sartuko dira (INNPULSO sarean), halaxe erabaki baitzen urriaren 8an, Ministroen Kontseiluan. Sare horrek udalen arteko harremana indartuko du, eta lankidetza-proiektuak egiteko bidea emango.
 
Sare horretan parte hartzeak onura ekarriko die udalerriei I+G+b arloan eta tokiko garapeneko politiketan aritzeko.
 
a)    Sarean dauden udalerriek baimena izango dute bereizgarri hori erabiltzeko hiriaren berri emateko eta hiria ezagutarazteko ekimenetan, bai Espainian bertan bai nazioartean ere.
 
b)    “Zientziaren eta Berrikuntzaren Hirien sarean” sartuta dauden udalerrien artean elkarlana bultzatuko eta indartuko da.
 
c)    Turismo zientifikoari buruzko MICINN-MITYC lan-taldearen barruan integratuko da sarea, erreferentziazko erakunde gisa.
 
d)    Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiriak ezagutarazi egingo dira herrialdetik kanpo, I+G+b-ri buruzko eta jakintzan oinarritutako garapenari buruzko nazioarteko ekitaldietan.
 
e)    Sareko hiriek lehentasuna izango dute estatuaren titulartasuneko edo partaidetzako instalazio zientifiko eta teknologikoak bertan jartzeko, bai eta I+G+b-ri buruzko informazioguneen MICINN sarearen nodoak bertan jartzeko ere (PIDI sarea).
 
f)     Hiriok lehentasuna izango dute departamentuak autonomia-erkidegoekin edo I+G sistemaren beste eragileekin bilerak antolatzeko, bai eta beren Ikerketako Organismo Publikoen kongresu eta mintegiak bertan egiteko ere.
Informazio gehiago nahi izanez gero: http://www.innpulso.es www.micinn.es edo MICINN-ren web-orrian: