Irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko Maria Moliner Sarietarako deialdia jada eginda
1998. urtetik ateratzen dira sari hauek, eta helburua dute irakurtzeko zaletasuna bultzatu xedez, udaletxeek beren liburutegietan egiten dutena aintzatestea. Gizarteko talde guztietan nahi dute bultzatu irakurtzeko zaletasuna, baina bereziki, ume eta gazteengan.
2010eko edizioan 300 liburutegik jasoko dute saria: urte horretako berritasunetatik aukeratuta, ume eta gazteentzako 200 liburuz osatutako sorta jasoko dute.Horrez gain, 12.000 euroko diru-saria ere egongo da biztanleria-tarte bakoitzaren arabera ezarritako hiru kategoria bakoitzeko proiekturik onenarentzat -5.000 biztanletik beherako udalerrietan egindako proiekturik onena, 5.001-20.000 biztanle bitarteko udalerrietan egindako proiekturik onena, eta 20.001-50.000 biztanle bitarteko udalerrietan egindako proiekturik onena.
Proiekturik onenak zein diren erabakitzeko, liburutegiko baliabideak administratzen erakutsitako ganora, eskura dituen baliabideen arabera liburutegiak egindako ahalegina, liburutegia zabaltzeko proiektuak, hezkuntza-zentroekin, beste erakunde batzuekin eta herriko eragile kulturalekin egindako elkarlana, kulturen arteko elkarbizitza bultzatzea eta garapen teknologikoa, horiek guztiak baloratuko dira.