FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

FEMPek emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko eskatu du


FEMPek arbuiatu egiten du emakumeen aurkako indarkeria eta hori erabat desagerrarazteko ekintza gehiago egiteko eskatu die tokiko gobernuei. Horixe jaso du federazioak azaroaren 25ean izango den Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira egindako adierazpenean


Emakumeen aurkako tratu txarrak gaitzesten eta prebenitzen jarraitzeko deia egin die adierazpenak tokiko gobernuei, eta hezkuntza ez-sexista sustatzeko.
 
FEMPen iritzian, indarkeria mota hori genero diskriminazioaren adierazlerik latzenetakoa da, eta lehentasunezko erronka da gizartean berori desagerraraztea.  Horregatik guztiagatik, tokiko gobernu guztien izenean, «indarkeria matxista desagerrarazteko are ekintza gehiago egiteko eta erakunde publiko zein gizarte eragile guztiekin elkarlanean aritzeko konpromisoa» agertu du.
 
Federazioaren adierazpenak, bestalde, aipamena egiten die tratu txarren giroan bizi diren adingabeei,  eta genero indarkeriaren aurkako udal politikek tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen seme-alabak aintzat har ditzatela eskatzen du.
 
Testuak, gainera, gizartean eta politikan tratu txarrak erabat gaitzesteak sekulako garrantzia duela azpimarratu du, eta FEMPek genero bereizkeriaren aurka borrokan jarraituko duela adierazi.
 
Nazio Batuek 1999an izendatu zuten azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Nazioarteko Egun, 1960ko azaroaren 25ean Rafael Trujillo diktadorearen aginduz Mirabal ahizpa aktibista politikoak erail zituztelako Dominikar Errepublikan

Erlazionaturiko dokumentuak

Erlazionaturiko dokumentuak

Nota

(0.0Kb)