Europan maila ertaineko toki-gobernuen jarduera bultzatzeko akordioa, CEPLI konfederazioaren bidez
Aho batez hartu ditu erabakiak Europako Toki-gobernu Ertainen Konfederazioak (zeinaren presidenteordeetariko bat Antoni Forgué da, Bartzelonako Probintzia Diputazioko presidentea); hala, bada, gobernu-organoak sendotzea izango da erabakiok ekarriko dituzten lorpenetariko bat.Zehazkiago, presidentetza, lehenengo presidenteordetza eta idazkaritza nagusiko karguak urteko agintaldirako txandakatzea onartu dute, besteak beste.
Hemendik aurrera ere Antoni Fogué arituko da FEMP Espainiako Federazioko ordezkari CEPLI konfederazioan, mailarik goienean.Bartzelonako Diputazioko presidenteak azpimarratu du Espainiako ordezkariek lidergo-gaitasun handia dutela toki-gobernuek Europan bete behar duten eginkizuna defendatzerako orduan.
Hain zuzen ere, Europar Batasuneko herrialde jakin batzuetan hartzen ari diren erabaki batzuk direla-eta, Fogué adierazi du krisi ekonomikoa ezin dela baliatu argudio gisa Estatua are zentralistago bihurtzeko eta maila ertaineko egiturak kentzeko.“Hori –esan du– Lisboako Itunaren funtsaren kontra jotzea izango litzateke; itun hori subsidiariotasun-printzipioan eta toki-autonomiarenean oinarritzen baita”.Horregatik defendatu du, CEPLI konfederazioko kideen aurrean, irtenbidea dela administrazioaren maila desberdinak lankidetzan aritzea.
FEMP federazioa CEPLI konfederazioko kidea da, Frantzia, Alemania, Italia, Belgika, Bulgaria, Grezia, Errumania, Polonia eta Hungariako maila ertaineko gobernuen beste erakunde eta elkarteekin batera, hala nola, Arco Latino elkartea eta Partenalia izeneko sarea.Horiek guztiek erakunde nazionalen eta Europako erakundeen arteko solaskide aitortuak izatea dute helburu.