FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioa politika publikoak ebaluatzeko sistema ezartzeko prozesuan laguntzen ari da


Politika publikoak ebaluatzeko sistema publikoa abian jartzearen inguruan eztabaidatu dute Lurralde Politikako eta Administrazio Publikoko Ministerioan egindako lan-jardunaldian. Jardunaldia Ebaluazio eta Kalitate Agentziak (AEVAL) antolatu du eta Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioaren (FEMP) idazkari nagusi Isaura Lealek parte hartu du.


 

Ebaluazioa parte hartu duten administrazio guztiekin koordinatuta instituzionalizatzea eta gardentasunarekiko, kontuak ematearekiko eta plangintzarekiko konpromisoak eskatzen dituen erronkak izan ditu ardatz lan saioak. Bertan Ministerioetako, autonomia-erkidegoetako sailetako, erakunde publikotako eta unibertsitateetako ordezkariek parte hatu dute.

 

Ebaluazio-sistema publikoa abian jartzen laguntzeko gogoa adierazi du Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioak eztabaida-topaketan, baina, bestalde, mahai gainean jarri ditu eredu hori tokiko administrazioan aplikatzeak dituen zailtasunak, Espainiako tokiko munduaren aniztasunak eta atomizazioak eragiten dituenak; hain zuzen.

 

FEMPeko ordezkariak adierazi zuenez, ebaluazio publikoa egiteko sistema «inoiz baino beharrezkoagoa da» ongizate estatua zorroztasunez erreformatzeko eta finkatzeko. Politika eta programa publikoak ebaluatzeko tresna onak eta sistematika egokia eskura izatea ere beharrezkoa dela esan du.

 

Ebaluazio-sistema publikoak hasiera-hasieratik erakunde konstituzionalen (esaterako, Arartekoaren, Kontu Auzitegiaren edo Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren) laguntza eta AEVAL Politika Publikoen eta Zerbitzuen Kalitatea Ebaluatzeko Estatuko Agentziaren lidergoa izateko nahia agertu du.

 

Udalen esperientziak

 

Isaura Lealek azaldu zuenez, tokiko munduak hainbat esperientzia ditu eta egon badaude udaletxe ertainak eta handiak immigrazioari, iraunkortasunari eta enpleguari buruzko ikasketa eta ikerketa-sailak eta behatoki tematikoak dituztenak, besteak beste.  Politikariei buruzko iritzi- edo balorazio-inkestak eta zerbitzu publikoen funtzionamenduari buruzkoak egiten dira hiri handietan, baita sektorekako politikei buruzko ikerketa eta ebaluazio-azterlanak ere, barruan edo unibertsitateekin edo kanpoko erakundeen laguntzarekin.

 

Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioari dagokionez, Modernizazio eta Kalitate Batzordeak AEVALekin batera egiten du lan kalitateari buruzko alderdietan, eta Ikasketa eta Estrategien arloak, bestalde, politikak bultzatzeko, ekimenak koordinatzeko eta aipatutako agentziarekiko harremana formalizatzeko lanari ekin dio. Ildo horretatik, Ebaluazio Taldean parte hartzen du, Ebaluazio eta Kalitatearen Administrazioen Arteko Sarearen barruan.

 

AEVALekin sinatu berri duen hitzarmenari jarraiki, zenbait ekimen jarriko ditu abian FEMPek, horien artean: Tokiko Ikerketari eta Ebaluazioari buruzko ikastaroa, 2011ko uztailerako aurreikusten dena, eta sektoreko beste jarduera batzuk, tokiko ekimenen artean beharrezko koordinazioa eta kohesioa aztertzeko eta bultzatzeko helburuarekin.