FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Etxebizitza Ministerioak hirigintza iraunkorraren lehen barometroa aurkeztu dio FEMPi


Etxebizitzako ministroa den Beatriz Corredor andreak Espainiako Hirigintza Plangintza Iraunkorraren Liburu Zuria aurkeztu dio FEMPeko lehendakaria den Pedro Castro jaunari. Dokumentu horrek “ez du aurrekaririk” eta gure herrialdeko hirigintza iraunkorrari buruzko lehen barometrotzat har daiteke.


Liburuan garapen iraunkorragoa lortzeko 112 irizpide ezarri dira; hirigintza plangintzaren esparruan indarrean dauden arau guztiak aztertu dira eta iraunkortasunik eza murrizteko proposamenak ematen dituen dekalogoa jasotzen da.Etxebizitza Ministerioak koordinatu du lana, eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Arkitektura Goi Eskola Teknikoak landu du. Autonomia erkidegoek, akademikoek eta profesionalek prozesuan lagundu dute.
 
Ministroaren esanetan, udalerri mailan erabaki “ahalik eta eraginkorrenak” hartu behar dituztenei dago zuzenduta dokumentua eta Gobernuaren xedeekin bat egiten du: hiriko birgaikuntza eta leheneratze bateratua.“Gutxiagorekin gehiago” egiteko unea dela esan du Beatriz Corredorrek, denek herstura ekonomikora itzuli beharra ezartzen duten garai honetan, baina betiere baliabide publikoak ahalik eta modu eraginkorrenean erabilita.
 
Pedro Castrok azaldu du FEMPk eta Ministerioak egindako lan gehiena jasotzen dela Liburu Zurian; izan ere, bi erakundeek estrategia komuna abiarazi dute hirigintzaren kultura berria aintzat hartuta esku hartzeko lurraldean. Liburuan jasotako gomendioei, estrategiei eta adierazleei esker “hiriko garapen iraunkorraren printzipioa egia bihurtzetik hurbilago gaudela” esan du.
 
FEMPeko lehendakariaren hitzetan, gure ingurunean eragina murriztuko duten bitartekoak bilatu behar dira edo, beste modu batera esanda, xedea “gutxiago hazi arren hobeto haztea” da, horretarako “Europako hiri iraunkorrei buruzko Leipzigeko gutunean” ezarritako printzipioak betez.
 
Tokiko gobernuek birgaitzearen eta birziklatzearen aldeko apustua egiten dute hiriak itxuraldatu ahal izateko, eta hurbiltasuna eta bizi-kalitatea bultzatuko dituen eredu berria eratzeko.
 
Etorkizunerako bide horretan, beraz, tokiko gobernuak bidelagunak dira, autonomietako eta estatuko administrazioekin politika adostuak aplikatzeko ardura handia dutelako.
 
Iraunkortasun irizpideak
 
Liburu Zuriak hirigintzako garapen iraunkorrena mugatzen ari diren gabeziak eta urritasunak antzeman ditu. Horrez gain, iraunkortasunerako irizpide edo adierazle batzuk ezarri ditu, plangintzari lotuta dauden zazpi multzo handitan bilduta:hiri ingurua, hiri lurzorua, garraioa, baliabideak, hondakinak, gizarte kohesioa eta parte-hartzea eta gobernantza.
 
Liburu Zuriak aztertu egin du irizpide horiek zein isla duten Espainiako hirigintza plangintza garatzen duen indarreko araudian, horrela iraunkortasunik eza murrizten eta jarduteko esparru jakinetara eramaten laguntzeko estrategiak bila daitezen.Azterketa horretatik hurrengo ondorioak atera daitezke:

  • Autonomia erkidego guztiek hitz egin dute askotan hiri inguruan jarduteko irizpideei buruz (ekosistemak babestu, paisaia errespetatu eta lurzoru gutxiago kontsumitu).Administrazioaren gardentasuna eta informazioa eskuratzea sustatzen duten irizpideak ere nabarmendu behar dira; baina ez da inon agertzen herritarrek modu aktiboan parte hartu behar dutenik erabaki estrategikoak hartzen edo hirigintzako planak onartzen.
  • Legeen gaineko aipamenak noizean behin agertzen dira beste multzo batzuetan:
    •  
    • Gizarte kohesioa.Multzo hau ez da asko arautu.Etxebizitza eskuratzeko uneari eta biztanleak inguruarekin identifikatzeari (ondarea babestuz) buruzko legeak eman dira, baina herritarrentzat hain garrantzitsuak diren beste gai batzuk ia ez dira jaso autonomietako arauetan: auzo bakoitzeko ekipamenduen eta zerbitzuen eskaintza hobetzea eta horietan erabilera ezberdinak egon daitezen bultzatzea, herritarrentzat “hurbileko jarduerak” ahalbideratuz.
    • Hiri lurzoruan jarduteko irizpideak.Europan hiri trinkoa eta konplexua hartu da eredutzat. Hala ere, autonomia erkidegoek ez dute ideia hori jaso haien legeetan; azpi-irizpide jakin batzuk besterik ez dituzte jaso: birgaitzearen sustapena, arkitektura-oztopoen ezabapena eta berdeguneen, ekipamenduen eta zerbitzu publikoen gutxieneko estandarren eskakizuna.
    • Garraioaren esparruan jarduteko irizpideak.Autonomia mailako legeriak azpimarratu du motordun ibilgailu pribatuak gutxitu behar direla eta garraio publikoa bultzatu.Baina ez daude hain arautuak oinezkoentzako eta txirrindularientzako bideak egitea, oinezkoentzako espazioak zabaltzea edo motordun ibilgailu pribatuen abiadura murriztea bezalako alderdi garrantzitsuak.
    • Baliabide naturalen gainean jarduteko irizpideak.Legeetan aipamenik ugarienak energiaren eta baliabide naturalen (batez ere uraren) kontsumoa optimizatzeari eta murrizteari buruzkoak dira, baita energia berriztagarrien erabilera sustatzeari buruzkoak ere.Alabaina, ez dira hain ugariak hurrengoen gaineko aipamenak: eraikinak baldintza bioklimatikoetara egokitu beharra, eraikuntzan birzikla daitezkeen materialak erabiltzea edo zerbitzu-galerien baterako erabilera sustatzea (gaserako, elektrizitaterako, telefoniarako eta abarrerako), difusio sareetan dauden energia galerak murriztea, etab.
Hondakinen tratamendua.Multzo hau besteak baino arautuago dago; legeek batez ere isuri kutsagarriak eta hondakinak murrizteko kudeaketak, birziklatzea eta berriz erabiltzea arautu dute.
Hirigintza iraunkorra lortzeko dekalogoa

Liburu Zuriko dekalogoan hiriaren plangintza iraunkorragoa lortzeko funtsezko proposamenak jasotzen dira.Gomendio orokorrak ematen dira honakoei buruz:
  • Handiegia den higiezinen ondarearen erabilera eraginkorra sustatzea. Etxebizitza batzuk ez dira erabiltzen eta pertsona batzuek ez dute etxebizitzarik.Higiezinen sektorean oreka bultzatu behar da; birgaitzea sustatu eta higiezinen stock-aren zati bat erabili, eskura daitekeen etxebizitza gehiago egoteko.
  • Hirigintzari eta ingurumenari buruzko legeak uztartzea, hau da, hirigintzako plangintza eta ingurumenaren gaineko ikuspegia.
  • Hirigintzako plangintzaren eta jabetza eskubidearen arteko lotura haustea.Plana ez da lurzoruaren diru-balioak banatzeko tresna, hirietan etorkizunerako estrategiak ezartzekoa baino.Horrela, espekulazioaren eta ustelkeriaren aurka borrokatu ahal izango da.
  • Planen kudeaketa lurralde-eremu zorrotzera ez mugatzea (eskualdea edo udalerria), alderdi sozioekonomiko eta ingurumen ezaugarri guztien menpe ere egon behar da kudeaketa hori; eta egun daudenak baino administrazio-eremu malguagoak edukitzea.
  • Lurraldearen eta hirigintzaren plangintzak benetan lotzea eta herritarren egiazko esku hartzea eta parte hartzea lortzea.
  • Planetako ezaugarri jakin batzuk aldatzea, besteak beste zortzi edo hamar urteko muga hain laburra; horrela, epe luzera iraunkortasun orokorrari lotutako helburuak bete ahal izango dira, klima aldaketa adibidez.
  • Planen burutzapenak benetan jarraitzea, lurraldean izan diren aldaketei dagokienez.Lurraldeko behatokiak erabakigarriak izan beharko lirateke hemen, eta, eduki analitiko eta deskriptiboaz gainera, erabakitzeko nolabaiteko ahalmena izan beharko lukete.
  • Herritarren kontzientzia galdua berreskuratzea eta herritarrek hirien diseinuan eta etorkizunean parte hartzeko interesa izan dezaten lortzea, hirigintzako operazioak alde batera utzita.Laguntzea, informazioa emanez, heziz, zabalkunderako kanpainak eginez eta parte hartzeko pizgarriak emanez.
  • Hirigintzako plangintzan onartuta dauden iraunkortasunaren adierazleak eta irizpideak erabiltzea.
  • Espainiako higiezinen eredua aldatzea, nabarmen iraunkortasunik ez duelako eta bizitzeko oso egokia ez delako.Horretarako, herri administrazio guztien adostasuna lortzea, beharrezkoa baita.