FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Udalak, energiaren efizientzia hobetzen laguntzeko funtsezko


Espainiako udalak funtsezkoak dira energiaren efizientzia hobetzen laguntzeko. Halaxe esan du Isaura Leal Espainiako udalerrien federazioko idazkari nagusiak, Immunoenergiaren Azoka estreinatzako ekitaldian. Azoka gaur eta bihar bitartean izango da irekita Malagako Azoka eta Kongresuen Jauregian.


 
 
Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioko idazkari nagusiak adierazi du udalak neurri oso eraginkorrak ari direla jartzen energiaren efizientzia hobea izateko, adibidez, klimatizazioan eta eraikinen isolamendu termikoan.  Hortaz, begi bistakoa da energia kudeatzeko prozesuetan udalak ez direla ikusle huts; alderantziz, lan garrantzitsua betetzen dute, beste Herri Administrazioek eta herritarrek bezala, energia ekoitzi, banatu eta kontsumitzeko gaur egun nagusi diren patroiak aldatzeko.

 
“Gainera –esan du– ahalegina handia egiten ari dira beren udal-instalazio eta -bulegoek ziurtagiri energetikoa eskura dezaten, horrek adieraziko baitu asko ari direla aurrezten, bai energian bai dirutan. Energiaren Tokiko Agentziei buruz ere jardun zuen idazkari nagusiak, eta klima-aldaketaren kontrako borrokan udalek hartutako konpromisoa aipatu zuen.
 
Eraikuntzako energia efizientziari buruzko lehenengo azokak, Inmoenergetica azokak, gai horren inguruko erakunde, enpresa, profesional eta adituak bildu ditu. Irekitzeko ekitaldian, administrazio publikoek energia aurrezteko eta efiziente egiteko gaur egun lantzen dituzten politiken berri jakin dute bertaratuek, FEMPeko ordezkarien bidez, eta Malagako Udalak, Andaluziako Ekonomia, Berrikuntza eta Zientzia Departamentuak eta Malagako Unibertsitateak emandako azalpenen bidez.
 
Inmoenergetica azokak zenbait jardunaldi tekniko eskainiko ditu, eta haien bitartez, Espainiako udalerri batzuek izandako esperientzia garrantzitsuen berri emango da, energia-enpresetatik, unibertsitateetatik eta elkargo profesionaletatik helarazitako proposamenak aurkeztuko dira, eta energiaren efizientzia lantzeko oso lagungarri izan daitezkeen jardun onenen berri ere emango da.  Inmoenergetica azokak erakusketa ere badauka, zeinetan hainbat enpresek eraikin energetikoki efizienteak egiteko beren azkeneko produktu, zerbitzu eta irtenbideak jarriko dituzten erakusgai.