FEMP federazioa, Drogen Plan Nazionalaren 25. urtemugan
FEMPeko ordezkariak bertan izateak adierazten du Espainiako toki-gobernuak betetzen ari diren lan garrantzitsua droga-mendekotasunak prebenitzeko arloan, zehazkiago, horrelako politikak abian jartzen eta arazo horrek ukitzen dituen pertsonei laguntzen, betiere gobernu zentralarekin lankidetzan eta Drogen Plan Nazionalaren bitartez.Ekitaldian, beste zenbait alkate ere izan dira, besteak beste, Lugokoa, José Clemente Pérez Orozco, eta Gijónekoa, Paz Fernández Felgueroso.
Hain zuzen ere, Leire Pajín Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasuneko ministroak esan du Drogen Plan Nazionalak “emaitza onak izan” dituela, besteak beste, Espainiak bikain prestatutako profesionalak eta laguntzeko sare ona dituelako; azken hori gero eta handiagoa, autonomia-erkidegoen eta udalen inplikazioari esker, zeina 500 anbulatorio, 50 ospitaletako desintoxikazio-unitate eta 130 komunitate terapeutez osatuta dagoen.
Alfredo Pérez Rubalcabak azpimarratu du, bestalde, Segurtasun Indar eta Kidegoek drogek eragindako heriotza gutxiago kontabilizatu dituztela, eta, horren arabera, azken hamar urteotan bilakaera handia izan dela: 302 hildakotik 9ra. Plana onartu baino urte bat lehenago, 1984n, poliziaren datuen arabera, 174 pertsona hil ziren heroinaren eraginez, eta iaz, berriz, sei baino ez.
Gazteentzako eta talde zaurigarrientzako gizarte-integrazioko, prebentzioko eta aisia osasungarriko alternatiben sustapeneko politikak dira, besteak beste, udalek eta beste tokiko erakunde batzuek arlo horretan egindako jarduerak.Gainera, Drogen Plan Nazionalaren barruan, plan horretarako gobernuaren ordezkaritzarekin izenpetutako hitzarmenaren bidez, FEMP federazioak eta toki-gobernuek programa eta proiektuak bideratu eta koordinatu ahal izan dituzte, eta intereseko zenbait ekimen abian jarri, hala nola: “droga-mendekotasunen arloko jardunbide onak” edo droga-mendekotasunerako udal-planen datu-basea.