FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Hiriak, Zibilizazioen Aliantzaren Munduko III. Foroan


Zibilizazioen Aliantzaren Munduko III. Foroan mundu osoko ordezkariak batu ziren. Foroan atera zen ondorioetako bat hauxe izan zen: “Garrantzitsua da Aliantzaren helburuak nazio eta toki mailan aplikatzea, gobernu maila guztiekin eta sozietate zibilarekin elkarlanean, kulturen arteko hizketarako nazio planak aplikatuz”. Foroan, berriz, tokiko eta eskualdeetako gobernuek zeregin handia dutela nabarmendu zen.


Hirietako komunitateak gero eta heterogeneoagoak eta anitzagoak dira. Hain zuzen, aniztasun horri esker, hiriak bizikidetzarako modu berriak ezarri eta etekin sozial, ekonomiko eta kultural onak lor ditzake.Premisa hori hartu zen oinarri moduan “Elkarrekin bizi gara hirietako sozietateetan” izeneko batzarreko eztabaidetan; batzarra berariaz egin zen hiriek Nazio Batuen Zibilizazioen Aliantzaren Munduko Hirugarren Foroan duten eginkizuna jorratzeko.Alfredo Sánchez Monteseirín Sevillako alkateak parte hartu zuen FEMPren ordezkari gisa.Espainiako ordezkariak esan zuen tokiko gobernuek zeregin aktiboa dutela Zibilizazioen Aliantzaren ekimenean; horrela aitortu zen duela urte bi egin zen lehenengo foroan eta gero berretsi egin zen Aliantza eta Hiriak eta Tokiko Gobernu Batuak (HTGB) munduko udalerrien erakundea elkar ulertu osteko memorandumean.
 
Sevillako alkatearen esanetan hiriek funtsezko zeregina dute kulturen arteko elkarrizketa sustatzeari dagokionez, baita kulturen artean elkarrizketa sortzeko bitartekoa izan daitekeen hirien diplomazia sortzeari dagokionez ere.Gainera, hitz egitean zehaztu zuen udal kudeaketa duten arlo ugaritan -gazteria, hezkuntza, migrazioak edo erlijio aniztasunaren kudeaketa- ematen direla elkarrizketa bultzatzeko jarduketak.Aliantza toki mailan ere eman behar da hirugarren arrazoi bategatik:politika publikoen ezarpena “ez dago gobernu maila bakarraren esku; maila askotako esparruetan –maila anitzeko gobernantza- ematen da eta hauek gobernuko esparruek emaitza onak lortzearen alde parte hartu behar dute”.
 
Zibilizazioen Aliantzaren Munduko III. Foroa maiatzaren 29ko arratsaldean amaitu zen, lehen orduan, dozena bat lansaiotako eta osoko bilera batzuetako eztabaidak jasota. Horietan, besteak beste, gai hauek jorratu ziren: kultura aniztasuna bakerako bidea da, emakumeen protagonismoa indartu behar da kulturaren bitartez, krisi garaian langabezia eta txirotasuna gehitu egiten dira, historia lankidetza kulturala lortzeko bitartekoa da, zibilizazioen arteko elkarrizketa bultzatu behar da, mundu ordena berria ezarri behar da, edo erlijioen buruek bakearen sustapenean duten zeregina eta giza eskubideak.