FEMP federazioak aktiboki hartu du parte Ministro Agindu hori prestatzeko lanetan, Barne Ministerioarekin batera. Aipatutako Aginduak honako baldintza hauek ezarri ditu udalerrien lankidetzari dagokionez: udalerriak mugakideak eta autonomia-erkidego berekoak izatea; bakoitzak bere aldetik udaltzaingoko zerbitzuak eskaini ahal izateko nahikoa baliabiderik ez izatea, eta elkartutako udalerrien biztanle-kopurua gehienez ere 40.000koa izatea.
Testuak xedatutakoaren arabera, indarrean den ordenamendu juridikoak udaltzaingoari ezartzen dizkion oinarrizko jarduera printzipio, estatutu-araubide eta zeregin berberak izango dituzte udalerri horien zerbitzura arituko diren udaltzainek.
Agindu horren bidez, garapen iraunkorra sustatzen da landa-ingurunean, baliabide gutxi dituzten udalerriei zerbitzu publiko jakin bat emateko xedearekin elkartzeko aukera ematen dielako.