Boluntarioen Eguna ospatzeko deia egin die FEMPek tokiko gobernuei
Datorren igandean, abenduak 5, Boluntarioen Nazioarteko Eguna ospatzeko gonbita luzatu die Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioak (FEMP) tokiko gobernuei. Zuzendaritza Batzordeak azken bileran onartutako testuaren arabera, solidaritatea aldarrikatzea eta boluntarioen lana babestea ditu xede egun horrek.
Herritarrak abenduaren 5erako antolatutako ekimenetan parte hartzera anima ditzatela eskatu die FEMPek udalei, bai eta, oro har, 2011n izango diren guztietan ere; hots, Boluntarioen Europako Urtean. Era berean, euren denbora eta ezagutzak musu truk besteei laguntzera bideratzen dituzten milaka lagunen lana aitortzeko eskaera egin die FEMPek tokiko gobernuei.
Nazio Batuetako Biltzarrak izendatu zuen abenduaren 5a Boluntarioen Nazioarteko Egun.
Erlazionaturiko dokumentuak
(0.0Kb)