Diru-laguntza hori onartuta, Mugaketa eta Ezarpen Judizialaren Legeko 52. artikulua xedatutakoa bete da.Udalei diru-laguntzak emateko modulua udalerri bakoitzaren zuzenbideko biztanleriari dagokiona da.Hona hemen ezarritako tarteak:1 eta 299 biztanle arteko herriek, urtean, 489 euro jasoko dute; 500 eta 999 artekoek 904 euro; 1.000 eta 2.999 artekoek 1.965 euro; 3.000 eta 4.999 artekoek 2.434 euro; 5.000 eta 6.999 artekoek 3.008 euro eta 7.000 biztanletik gora dituztenek, azkenik, 3.480 euro.
Akordio horretan jaso da, 1993ko Aurrekontuen Legean xedatutakoaren arabera, bake‑epaitegietako idazkaritzen elkarteko kide den udalerri bakoitzak (Mugaketaren Legean xedatutakoaren arabera eratu dira elkarte horiek) zuzenbideko biztanleriagatik dagokion zenbatekoaren % 50 jasoko duela.
Gainerako % 50a elkarte horien egoitza duten udalek beren zuzenbideko biztanleriagatik jasotzen duten zenbatekoari gehituko zaio.
Sei autonomia-erkidegotan aplikatuko da
Onartutako kreditua justizia-administrazioaren funtzionamendurako baliabide material eta ekonomikoen hornikuntzaren arloan Estatuko administrazioak dituen zereginak eskualdatuta ez dituzten autonomia-erkidegoetako udaletan aplikatuko da.Autonomia-erkidego hauek dira: Balear Uharteak, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Extremadura, Murtziako Eskualdea eta Errioxa.Horiek horrela, beraz, autonomia-erkidego hauetan dauden udaletan ez da aplikatuko: Katalunian, Euskal Autonomia Erkidegoan, Valentzian, Kanarietan, Andaluzian, Nafarroan, Asturiasko Printzerrian, Kantabrian eta Aragoin, betiere, justizia-administrazioaren funtzionamendurako baliabide material eta ekonomikoen hornikuntzaren arloan Estatuko administrazioak dituen zereginak eskualdatzeari buruz bakoitzak dagokion Errege Dekretuan xedatu duenarekin bat.