FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

FEMPk konpainia elektrikoekin hitz egingo du azken baliabideko tarifei buruz


FEMPk konpainia elektrikoekin negoziatuko ditu azken baliabideko hornidura kontratatzeko ezarriko diren baldintzak, udalen aldetik kontratatzeko baldintzak, alegia; izan ere, udalak arazoak izaten ari dira, prezio arautuko tarifa elektrikoak desagertu direnetik.



FEMPko lehendakariak, Pedro Castrok, gutun bat bidali die energia elektrikoaren konpainia hornitzaileei, eta gutun horretan bilera bat proposatzen die, esparru akordio orokor batera iristeko. Akordio horretan, hain zuzen ere, udalerrien beharrizanak zein konpainien interesak jaso beharko dira.
 
Gutun hori Iberdrola, Endesa Energía, EON España eta Gas Natural Taldeko enpresei igorri zaie, eta bertan Pedro Castrok bere kezka helarazten die horniduraren prezioak udalentzat ekarri duen “egoera kargargarria"gatik: prezio hori orain berdina da erabiltzaile guztientzat, beren izatasun juridikoa alde batera utzita. Gainera, enpresa merkaturatzaileekin kontratatzeko orduan udalek dituzten zailtasunak ere aipatzen ditu, bai eta udalek eskaintzen dituzten zenbait funtsezko zerbitzuetan ordainketa-ezagatik eten elektrikoak izateko arriskua ere, eta horrek herritarrentzat ekar lezakeen kaltea.
Egoera horren berri eman dio FEMPko lehendakariak Industria, Turismo eta Merkataritza ministroari, Miguel Sebastiáni.