Tokiko korporazioen eta agintarien erantzukizuna aztergai AONen 5. Topaketan
Tokiko korporazioen eta tokiko agintarien zein langileen erantzukizun zibila eta ondarezko erantzukizuna dute aztergai Tokiko Administrazioaren 5. Topaketan. AONek antolatu du topaketa eta FEMPen egoitza du topaketagune. AON erakundeko zuzendaria, Pedro Tomey, eta FEMPeko idazkari nagusia, Isaura Leal, izan dira aurkezpen ekitaldian
Topaketaren helburua tokiko erakundeetako hautesleei, teknikariei eta funtzionarioei lanean ari direnean erantzukizun zibilaren eta ondarezko erantzukizunaren arloan izan ditzaketen arazoak eta horien konponbideak ezagutaraztea da.
Aurkezpenean, AONeko zuzendariak eta FEMPeko idazkari nagusiak azpimarratu dute oso garrantzitsua dela udal arduradunek euren lanean dituzten konpromisoak eta erantzukizunak ondo ezagutzea, batez ere krisi garaian eta agintaldi berriari begira, ekonomia sustatzeko eta enplegua sortzeko lankidetzan aritzeko dituzten erronkak direla-eta.
Besteak beste, alderdi hauek dituzte aztergai topaketan: egoeraren aldaketa, hartu beharreko arriskuak, udal eremuan gai publikoak kudeatzeaz arduratzen direnen segurtasun juridikoa, arrisku gehien duten esparruak eta horiei aurre egiteko tresnak.