FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Gobernuak Elikagaien Segurtasunari buruzko Legea aurkeztu du


Gobernuak argi berdea eman dio Elikagaien Segurtasunaren Lege Proiektuari. Lege horretan, hain zuzen, esparru berria ezarri da, batetik, edozer gertatuta ere elikagaien segurtasuna bermatuko duten ekintzak koordinatzeko, eta, bestetik, herritarren osasuna babestu eta kontsumitzaile gisa dituzten eskubideak indartzeko. Halaber, Herri Administrazioen arteko lankidetza izango da Lege berriaren oinarrietako bat.


  
Proiektuan zenbait printzipio finkatu dira, besteak beste: interesdun guztien elikagaien segurtasunaren sisteman duten konfiantza indartzea; egiaztapenaren ordez, prebentzioaren ikuspegia aplikatzea; baliabide zientifikoak etengabe indartzea; administrazioen, sektoreen eta nazioarteko herrialdeen arteko lankidetza eta herritarrei etengabeko informazioa ematea.
Legean lehendabiziko aldiz definitu da elikagaien segurtasunari buruzko informazioa emateko sistema homogeneoa. Horrek profesionalek, ikertzaileek eta administrazioek datuak truka ditzaten ahalbidetu du, eta, bestalde, arlo horri buruzko ezagutza aurreratuenak zabaltzeko balioko du.Era berean, Elikagaien Segurtasunaren Kontrol Ofiziala egiteko Laborategien Espainiako Sarea sor dadin xedatu du; sare horrek elikagaiei lotutako alderdi guztien zaintza berrindartuko du.
Halaber, lehen aldia da Espainiako legedian elikatzeko ohitura osasuntsuak sustatzeari eta obesitateagatiko diskriminazioa debekatzeari buruzko alderdiak jasotzen direla.
Beste arlo batzuk ere xedatu ditu, esaterako: elikagaien industriak trans koipeen edukia murriztu behar duela edo eskoletan ezingo dela nutrizio-irizpide zehatz batzuk betetzen ez duen elikagai edo edaririk saldu.
 

Erlazionaturiko dokumentuak

Erlazionaturiko dokumentuak

Nota

(0.0Kb)