FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

FEESL-ren proiektuen % 81,4 abian da


Toki Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsaren (FEESL) barruan, 2010erako aurkeztu diren 30.563 proiektuen % 81,4 abian da jada, udalek 24.882 ekimenen esleipena onartu eta gero.


 
 
 
Esleitutako jardueren aurrekontua, guztira, 3.325,4 milioi eurokoa da, eta orain arte 210.963 lanpostu sortu edo haiei eusteko bide eman dute, udalek Lurralde Politikako Ministerioari helarazi dizkieten datuekin bat. Hain zuzen, Gobernuko hirugarren presidenteorde Manuel Chavezek eman du datu horien berri.
Hona hemen esleitutako proiektuak:
 
- 853,5 miloi euro (% 25,6) iraunkortasun ekonomikoari lotutako 9.793 proiektu aurrera eramateko arlo hauetan:berrikuntzan, teknologia berrietan, enpresa-jardueraren sustapenean, administrazio elektronikoan edo energia garbietan.
- 825,1 miloi euro (% 24,8) ingurumenaren iraunkortasunari lotutako 4.685 proiektu aurrera eramateko arlo hauetan:uraren erabilera hobean, hondakinen kudeaketan, gutxiago kutsatzen duen garraioan edo basoen babesean.
- 1.646,7 miloi euro (% 49,5) gizarte-iraunkortasunari lotutako 10.404 proiektu aurrera eramateko arlo hauetan:hezkuntza-, gizarte-, osasun-, kultura eta kirol-zentroetan; mendekotasunerako laguntzan, oztopo arkitektonikoen ezabaketan eta bestelako gizarte‑zerbitzuetan.
 
Esleitutako jarduera horietatik % 92ri Lurralde Politikarako Ministerioak eman dio dagoeneko kostu osoaren % 85eko aurrerakina, lanen hasiera finantzatze aldera.Gainerako ekimenak, berriz, ordaintze bidean dira, udalek esleipen-ziurtagiria emanda.Funtsa arautzen duen Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera, kostuaren gainerako % 15 lanak amaitzen direnean ordainduko da.
 
 

Erlazionaturiko dokumentuak

Erlazionaturiko dokumentuak

Nota

(0.0Kb)