Tokiko Erakundeen zorra BPGren % 3,4ra jaitsi da
Tokiko erakundeen zorra BGPrekiko hamarren bat jaitsi da 2010eko hirugarren hiruhilekoan, bigarren hiruhilekoaren aldean, gaur ezagutarazitako Espainiako Bankuaren azkeneko estatistika buletinaren arabera.
Zehazki, tokiko erakundeen zorra 36.226 milioi eurokoa zen. Horietatik 29.127 milioi euro udalei zegozkien. Horrek esan nahi du bigarren hiruhilekoarekin alderatuta 295 milioi euro murriztu dela, alegia, % 0,8. Horietatik 234 milioi euro udalei dagozkie.
Orain, administrazio publiko guztien zorra BPGren % 57,7 da. Ehuneko horretatik % 44,1 Administrazio Zentralari dagokio, % 10,2 autonomia erkidegoei eta % 3,4 tokiko erakundeei.
Erlazionaturiko dokumentuak
(0.0Kb)
(0.0Kb)