FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Gobernuak Airearen Kalitatearen Estatuko Plana abian jarri du autonomia-erkidegoekin eta FEMPekin


Gobernua, FEMP eta autonomia-erkidegoak berehala hasiko dira Airearen Kalitatearen Estatuko Plana prestatzeko lanetan; plana uztailerako onartuta egotea da helburua.Hala hitzartu dute gaur, Ingurumenaren Konferentzia Sektorialaren ezohiko bilkuran. Konferentzia Rosa Aguilar ministroak gidatu du eta bertan izan da, era berean, FEMPeko presidente Pedro Castro ere.


 
Ingurumen eta Itsas eta Landa Inguruneko ministroak, konferentzia bukatutakoan, adierazi du Gobernuak autonomia-erkidegoekin eta udalekin batera lan egingo duela, substantzia kutsatzaileei buruzko hiru plan espezifiko taxutzeko (zehazki, partikulei, nitrogeno dioxidoari (NO2) eta ozonoari buruzkoak).
 
Plan horiek ondoren Estatuko Plana osatuko dute, eta egoeraren diagnostiko bat ere edukiko dute. Hala, administrazio bakoitzaren eskumenak errespetatuta aplikatuko dira. Administrazioen artean eskumenak errepikatzen baldin badira, subsidiariotasun-printzipioa hartuko dute kontuan, Rosa Aguilarrek azaldu zuen moduan.
 
Ministroak azaldu duenez, zirkulazioa ere elementu garrantzitsua izango da airearen kalitatea ebaluatzeko garaian. Bere hitzetan, hainbat lan dauzkate aurreikusita beste ministerio batzuekin egiteko; hala nola, diagnostikoko eta kontzientzia hartzeko neurriak, mugikortasun jasangarria sustatzeko planak, jardunbide onen ingurukoak edota I+G ekintzak.
 
Rosa Aguilarrek jakinarazi du martxotik eta maiatzera bitartean lan-talde bat arduratuko dela neurriak zehazteaz eta, ekainean, partaidetza publikoko aldi bat irekiko dutela, uztailean behin betikoz onartu aurretik.
 
Datorren astean lehendabiziko aldiz egingo dute bilera Ingurumen Kalitateko eta Ebaluazioko zuzendari nagusiak, alor horretako autonomia-erkidegoetako zuzendari nagusiak eta FEMPeko ordezkariak, lanari ekiteko.