FEMPek familia eta lana bateratzearen eta berdintasunaren arloko efr ziurtagiria jaso du
Másfamilia Fundazioak sustatzen du efr ziurtagiria, enpresetan lan kultura berri bat bultzatzeko, egungo gizartearen eskaerei erantzunez, bizitza pertsonala, familia eta lana harmoniaz bateratu ahal izan daitezen.
Ziurtagiri horrek hainbat helburu ditu: ekoizpena areagotzea (errendimenduan eta eraginkortasunean oinarritutako lan kontzepzioa bultzatuz, baina lanean emandako ordu kopurua edozein dela ere eta langilea fisikoki bertan egon edo ez), lan absentismoa zein errotazioak ekiditea, eta, horrela, talentua bertan mantentzea (langileen bizi kalitatea hobetuz eta enpresan bake giroa bultzatuz).
FEMPekin batera, beste 54 enpresa eta erakundek jaso dute ziurtagiria Juan Carlos Mato jaunaren (Gizarte Politikako zuzendari nagusia) eta Antonio Trueba jaunaren eskutik (Másfamilia Fundazioko presidentea).