Hiriko Segurtasun eta Elkarbizitza Sailaren helburu nagusia udalerrietan hiritarren arteko elkarbizitza sustatzeko neurriak hartzea da.
Helburu hori aurrera eramateko orduan politikoek eta teknikariek hiritarren arteko elkarbizitzarako ordenantza tipoa burutu dute eta, horrez gain, gaur egungo Segurtasun Indarren eta Gorputzen Lege Organikoaren aldaketari buruzko azterlana egin dute, udalek alor horretan dituzten eskumenak argitzeko eta, elementu nagusi gisa, hurbiltasunaren kontzeptua sartu dute, eta baita udalen eskumen horiek aurrera behar bezala eraman ahal izateko finantzaketa egokia bermatzeko.
Alor berean, Sailak lan egiten du Segurtasuneko Tokiko Batzarren eta Segurtasuneko Tokiko Kontseiluen arauzko garapena bultzatzen; udaltzaingoak polizia judizial gisa dituen funtzioetan duen jarduketaren garapena eta udaltzaingoen mankomunitateen arautegia sustatzen du; genero indarkeriaren aurkako babes integraleko neurri eraginkorrak garatzen ditu poliziaren alderdian; gainerako Administrazioekin elkarlanean aritzen da bide segurtasuna sustatuko duten jarduketetan eta planetan.
Jarduketak eramaten ditu aurrera Barne Ministerioarekin elkarlanean, babes zibilaren alorrean.
Azkenik, FEMP-ren bitartez udalerrien ordezkaritza du gai honekin erlazionaturiko erakundeetan.