FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

    Página 15 de 50    

Barne Ministerioak 30 km/h-ko abiadura-muga proposatu du hiri barruko errepideetarako

Hiriguneetako errepideetan baimendutako abiadura maximoa 30 km/h-ra mugatuko dute. Hala jakinarazi du Zirkulazioko zuzendari nagusi Pere Navarrok Kordoban, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak eta FEMPek antolatutako Errepide Segurtasunerako Hiri Topaketaren lehen jardunaldian.

Gobernuak Airearen Kalitatearen Estatuko Plana abian jarri du autonomia-erkidegoekin eta FEMPekin

Gobernua, FEMP eta autonomia-erkidegoak berehala hasiko dira Airearen Kalitatearen Estatuko Plana prestatzeko lanetan; plana uztailerako onartuta egotea da helburua.Hala hitzartu dute gaur, Ingurumenaren Konferentzia Sektorialaren ezohiko bilkuran. Konferentzia Rosa Aguilar ministroak gidatu du eta bertan izan da, era berean, FEMPeko presidente Pedro Castro ere.

FEMPek eta AEVALek kalitatea eta ebaluazioa sustatuko dituzte tokiko zerbitzu publikoetan

FEMPek eta Politika Publikoen eta Zerbitzuen Kalitatea Ebaluatzeko Estatuko Agentziak (AEVAL) lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute tokiko administrazioetan kalitate- eta ebaluazio-prozesuak ezagutarazteko eta sustatzeko.Akordioak bi erakundeen arteko informazio-trukeak, prestakuntza- eta dibulgazio-jarduerak eta transferentzia teknikoak biltzen ditu.

Gobernua Tokiko Gobernuaren Legearen aurreproiektuari buruzko lehen txostena aztertzen ari da

Manuel Chaves Gobernuko hirugarren presidenteorde eta Lurralde Politikarako ministroak prestatutako lehen txostena aztertu du gaur Gobernuak Ministro Kontseiluan. Txosten hori Tokiko Gobernu eta Administrazioaren Legearen aurreproiektuari buruzkoa da, Espainiako tokiko gobernu guztietan oinarrizko arau-esparrua ezarriko duen legeari buruzkoa, hain zuzen.

FEMPek Airearen Kalitatearen Planak prestatzen parte hartuko du

FEMPek Airearen Kalitatearen Planak prestatzen eta garatzen aktiboki parte hartuko du Espainiako Gobernuarekin eta autonomia-erkidegoekin, nork bere eskumenetan, erakundeen arteko lankidetza eta kolaborazioa oinarri hartuta.Horixe da FEMPeko presidenteak, Pedro Castrok, azaldutako konpromisoetako bat, Rosa Aguilar Ingurumen eta Landa eta Itsas Inguruneko ministroarekin ...

    Página 15 de 50