Espainiako Probintzia eta Udalerrien Federazioaren Asanblada Orokorra irailaren 24ean izango da
Espainiako Probintzia eta Udalerrien Federazioaren 10. Asanblada Orokorra, zeinean organo nagusiak berrituko diren, irailaren 24ean izango da, Madrilen, Batzorde Exekutiboak Presidenteari egun horretan Asanblada Orokorrerako deialdia egin dezala eskatzea gaur bertan adostu eta gero.
EPUFek gaur abiarazi du www.asamblea.femp.esweb gunea, zeinean 10. Asanblada jarraitzeko ezinbesteko informazioa eskuragarri dagoen. Atari horretan daude, besteak beste, albisteak, ekitaldien agenda eta topaldiko parte-hartzaileek behar dituzten agiriak. Web gune horretan kontsultatu ahalko da prozesu horrekin zerikusia duen informazio garrantzitsu guztia.
2011ko uztailaren 7ko Espainiako Aldizkari Ofizialak argitara eman duen Errege Dekretuak agintzen du, besteak beste, Kreditu Institutu Ofizialaren lerro berria sortzea eta tokiko administrazioaren gastu araua, Tokiko Erakundeek enpresei eta autonomoei zor dizkieten ordainketak egin ahal izan ditzaten.
Ministro Kontseiluak onarturiko Errege Dekretuak baimena ematen dio Kreditu Ofizialeko Institutuari Tokiko Erakundeentzako mailegu-lerroa abian jar dezan eta, horrela, 2011ko apirilaren 30ean enpresa eta autonomoei ordaindu gabekoak kita ditzaten. Gainera, Errege Dekretu horretan bertan, Estatuko administrazio orokorrari eta tokikoari aplikatuko zaien gastu araua zehazten ...
Josep Roig da Hiri eta Tokiko Gobernu Batuen idazkari orokor berria
Josep Roig espainiarra hautatu dute Munduko Hiri eta Tokiko Gobernu Batuen erakundeko idazkari orokor gisa, 40 hautagairekin nazioarteko aukeraketa prozesuan lehian izan ondoren. Rabaten egin zen aukeraketa iragan ekainaren 23an, erakundearen beraren 12. Biltzar Exekutiboaren barnean.