Lau udal saritu dituzte Partaidetzarako Politiken Estatuko I. Foroan
Burgosko, San Pedro del Pinatarreko, Albaceteko eta Ceutíko udalek lortu zituzten Partaidetzarako Politiken Estatuko I. Foroko sei saritatik lau, Sevillan, martxoaren 21ean eta 22an. Beste bi sariak bi elkartek eskuratu zituzten.
Toki-erakundeen zorra BPGren % 3,4ra jaitsi da
Toki-gobernuen zorra 2010eko azken hiruhilekoan 35.442 milioi eurora murriztu zen; hau da, BPGren % 3,3ra. Gaur jakinarazi ditu datuak Espainiako Bankuak, eta, hirugarren hiruhilekoaren aldean, puntu bat murriztu da erakundeon zorra.
Hamazortzi udal eta bi diputazio saritu dituzte bioaniztasuna zaintzeko proiektuengatik
Espainiako hamazortzi udalek eta bi probintziatako diputazioek saria jaso dute FEMPen egoitzan, beren inguruan bioaniztasuna zaintzeko eta ugaritzeko egindako lanarengatik. Horien artean lehenak, sarien zenbatekoari dagokionez, Matarók, Zaragozak, Campo de Casok (Asturias) eta Santanderrek eskuratu dituzte.
Tokiko gobernuen eta 2020rako bioaniztasun-estrategiaren inguruko jardunaldiak
Tokiko Gobernuen eta Bioaniztasun Sarearen presidente María Antonia Pérezek tokiko gobernuen eta 2020rako bioaniztasun-estrategiaren inguruko jardunaldiak inauguratu ditu gaur FEMPen egoitzan; jardunaldiok udaletako ingurumen-teknikariei eta ordezkari politikoei daude zuzenduta.
Manuel Chavesek UN-Habitat saria jaso du 2009ko Tokiko Inbertsio Funtsagatik FEMPen
Manuel Chaves Gobernuko hirugarren presidenteordeak Nazio Batuen Giza Kokalekuetako Habitat programaren 2010eko ohorezko sarien aipamen berezia jaso du FEMPen. Sari honek landaguneetan bizi-kalitatea hobetzeko eta hiri iraunkorragoak lortzeko ekarpen handiena egin duten ekimenak saritzen ditu.